Urtero, Kultura eta Kirol Departamentuak monitore edo entrenatzaileak prestatzeko laguntzen deialdia onartzen du. Aurten deialdi hau maiatzaren 29ko 67E/2024 FORU AGINDUAren bidez onartu da (NAO 2024ko uztailaren 18ko 147 aldizkaria).
Zein helburu dute?
Deialdi honen bidez kirol federazioek sustatuak, otsailaren 5eko ECD 158/2014 Aginduaren arabera, partzialki konpentsatu nahi dira kirol-modalitate bateko epaile edo arbitro edo I., II. eta III. mailetako monitore edo entrenatzaileen prestakuntza-ikastaroetan izena emateak eragindako gastuak, 2022eko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitartean amaitu badira.
Norentzat dira?
Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren eta kirol-modalitate edo espezialitate bateko kirol epaile edo arbitro eta monitore edo entrenatzaileen diplomak lortzeko prestakuntza-ikastaroak egin dituzten edo egitea aurreikusita duten pertsonei:
Noiz eta non aurkeztu behar dira eskabideak?
Eskaerak foru agindua argitaratu eta hurrengo egunetik (2024ko uztailaren 18tik) 2024ko urriaren 15era arte aurkez daitezke.
Eskaerak Nafarroako Erregistro Orokor Elektronikoan edo Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Erregistroan (Navarra Arena) aurkeztu beharko dira. Kirol Etxea 1. solairua. Aizagerria plaza, 1. 31006 Iruña.
Informazio guztia: