Urtero, Kultura eta Kirol Departamentuak monitore edo entrenatzaileak prestatzeko laguntzen deialdia onartzen du. Aurten deialdi hau maiatzaren 12ko 43E/2022 Foru Aginduaren bidez onartu zen (NAO 2022ko ekainaren 28ko 127).
Zein helburu dute?
Deialdi honen bidez partzialki konpentsatu nahi dira kirol-modalitate bateko I., II. eta III. mailetako monitore edo entrenatzaileen prestakuntza-ikastaroetan izena emateak eragindako gastuak, 2021eko azaroaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean amaitu badira.
Norentzat dira?
Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren eta kirol-modalitate edo espezialitate bateko kirol monitore edo entrenatzaileen diplomak lortzeko prestakuntza-ikastaroak egin dituzten edo egitea aurreikusita duten pertsonei:
Noiz eta non aurkeztu behar dira eskabideak?
Eskaerak foru agindua argitaratu eta hurrengo egunetik (2022ko maiatzaren 12tik) 2022ko urriaren 15era arte aurkez daitezke.
Eskaerak Nafarroako Erregistro Orokor Elektronikoan edo Nafarroako Kirol Institutuaren Erregistroan (Navarra Arena) aurkeztu beharko dira. Kirol Etxea 1. solairua. Aizagerria plaza, 1. 31006 Iruña.
Aurkeztu beharreko agiriak:
Eskabidearen esteka
Eskaera-fitxara zuzeneko sarbidea: eskaera-izapidea
Informazio gehiago
Kirol Azterlan, Ikerketa eta Medikuntza Zentroa
Zangotza kalea, 34 (Estadio Larrabide). 31005 Iruña
Tfnoa.: 848 431593-84
E-maila: asanduad@navarra.es