Prestakuntza

Kirol-modalitate bateko monitore eta entrenatzaile izateko ikastaroak: ikastaro hauek kirol modalitate bateko begirale edo entrenatzaile titulua atera nahi dutenentzat dira (saskibaloi, atletismo, irristaketa eta abarretako monitore (1. maila) edo entrenatzaile titulua (2. eta 3. mailak).

Etengabeko formakuntza: kirol-arloarekin zerikusia duten pertsonak eguneratzeko formakuntza (hitzaldiak, jardunaldiak, ikastaroak); teknikariak, entrenatzaileak, kirolariak, …

Oinarrizko bizi-euskarriko eta DEA erabiltzearen formakuntza: lehen laguntzako ikastaroak. Ikastaro hauek kirol-jardueretan presentzia fisikoa izatea eskatzen duten lanbideetako batean diharduten langileei zuzenduta daude.

Kirola eta Emakumeak: Foru Komunitateko emakumeei zuzendutako ikastaro, tailer eta jardunaldi espezifikoak.

Balioetan oinarritutako formakuntza: Kirolak irakasten dituen balioekin lotutako formakuntza.

GARDENA programa: Nafarroako kirol entitateen kudeaketa hobetzeko prestakuntza programa, Kudeaketa Aurreratuaren ereduan oinarritua.

Beste formakuntzak: Nafar Kirol Institutuko kirol formakuntzarako online eskola. NKIren online plataformaren bidez eskaintzen diren ikastaroak; kirol-eremuan adingabeekin zerikusia dutenak; adingabekoen zaintza eta babesaren inguruan sentsibilizazio-ikastaroa; jarduera fisiko egokitua eta desgaitasunari buruzko ikastaroa eta adingabeek kirol-inguruneetan teknologia erabiltzeko ikastaroa.

 

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.