Kirol errendimenduko sailkapena

Errendimendu-kirola lau mailatan sailkatzen da:

  1. Goi Mailako Kirola
  2. Errendimendu Handiko Kirola
  3. Hobekuntza-kirola
  4. Oinarrizko errendimendu-kirola

Kalifikazio hori hiru estamentutan eman daiteke: kirolaria, teknikaria eta epailea.

ARAUDIA

  • 9/2012 Foru Dekretuak, otsailaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduzko kirola eta goi-mailako kirolarien zerrenda arautzen ditu. Martxoaren 30eko 240/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako goi-mailako kirola izateko baldintza teknikoak eta kirol-baldintzak aldatu ziren.
  • Gizarte Politiketako kontseilariaren maiatzaren 29ko 329/2015 Foru Aginduaren bidez, Nafarroan goi errendimenduko kirolean, hobekuntza kirolean edo oinarrizko errendimenduko kirolean sartzeko prozedura arautzen da.

Goi-mailako kirolariak dira goi-mailako lehiaketan kirol-merituak lortzen dituztenak. Ohiko bidetik, erreferentziako oinarrizko unitatea kirolari batek bere banakako jardunean edo kirol-lehiaketa ofizial jakin batean edo, hala badagokio, horien multzo batean proba bat egiten duen talde bateko kide dela ezarri da. Kirol-baldintza teknikoak martxoaren 30eko 240/2015 Ebazpenean daude ezarrita.

Errendimendu handiko kirolariak dira, kirola egiteko sortzetiko baldintzak izanik, emaitzak lortzen dituztenak, baina emaitza horiek goi-mailako kirolean integratzeko bezain garrantzitsuak ez direnak.

Hobekuntzako kirolariak dira Nafarroako kirol modalitate guztietako gazte, junior eta erabateko mailako selekzioen programetan eta Nafarroako kirol federazioen eta/edo Kirol Ikasketa, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren programa berezietan sartuta daudenak, Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Administrazioak onetsi eta gainbegiratuta.

Oinarrizko errendimenduko kirolariak dira 12 eta 16 urte bitartekoak, biak barne, estatuan eta nazioartean emaitza nabarmenak lortzen dituztenak eta honako baldintza hauetakoren bat betetzen dutenak:

  1. Talentu Gazteen Programako zerrendetan sartuta egotea.
  2. Nafarroako haur eta kadete kategorietako selekzioetan parte hartzea kirol modalitate desberdinetan

KALIFIKAZIOA ESKURATZEKO PROZEDURA

GOI-MAILAKO KIROLA

ERRENDIMENDU HANDIKO KIROLA, HOBEKUNTZA-KIROLA ETA OINARRIZKO ERRENDIMENDUKO KIROLA

Nafarroako errendimendu handiko kirolean, oinarrizko hobekuntzako kirolean eta oinarrizko errendimenduko kirolean sartzeko prozedura.

KONTAKTUA
Kirol Erakundeen eta Errendimenduaren Atala
Tfnoa. 848 42 78 30 - apascalr@navarra.es

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.