Nafarroako Kirol Instalazioen Errolda

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Legearen 82. artikuluak ezartzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioak, toki entitateen laguntzarekin, errolda bat egin eta eguneratuko du. Errolda horretan, Foru Komunitateko lurraldean dauden instalazio publiko edo pribatuak jasoko dira, eta entitate publiko edo pribatuek eta kirol instalazioen titular diren pertsona fisikoek errolda egiteko eta eguneratzeko beharrezkoak diren datuak eman beharko dituzte.

Nafarroako Kirol Instalazioen Erroldaren aplikazio berri bat garatu da, honako helburu hauekin:

  • Nafarroako Foru Komunitateko kirol-instalazio guztien datu-base eguneratua izatea, horien kopurua ebaluatu eta ezaugarri tekniko nagusiak Bildu ahal izateko.
  • Nafarroako kirol instalazioetako informazioa biltzeko, eguneratzeko, trukatzeko eta zabaltzeko mekanismoak ezartzea.
  • Bitarteko dinamiko bat ezartzea Nafarroako kirol instalazio bakoitzaren segurtasun aktak egiteko, nahitaez bete beharrekoa, kirol instalazio eta ekipamenduen oinarrizko baldintzak eta segurtasun neurriak arautzen dituen apirilaren 20ko 38/2009 Foru Dekretuaren arabera.
  • Lortutako datuekin, Nafarroako kirol-instalazioen ezaugarriei eta bilakaerari buruzko azterketak eta azterlanak egitea.
  • Nafarroako kirol instalazioetan inbertsio planak egiten erraztea

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.