Lege oharra

Jabearen datuak

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legean ezarritakoari jarraikiz, www.deportenavarra.es webguneko erabiltzaileei (aurrerantzean, WEB-ORRIA) jakinarazten zaie hauek direla webgune honetako jabearen datuak:

  • Izena: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (NKJFI)
  • Helbidea: Nafarroa Arena. Kirolaren Etxea 1. solairua. Aizagerria Plaza, 1. 31006 Iruñea (Nafarroa)
  • IFK: Q3150025I
  • Telefonoa: (+34) 848 42 78 92
  • Helbide elektronikoa: subdepor@navarra.es

Gune honetan, NKJFI-rekin dituzten harremanak zehazten dituzten termino eta legezko baldintzei buruzko informazioa aurkituko dute erabiltzaileek. Erabiltzaile zaren aldetik, garrantzitsua da nabigatzen jarraitu aurretik informazio horren berri izatea.

NKJFI-k —WEB-ORRIAREN arduraduna da— gure erabiltzaile eta bezeroen informazioa berme guztiekin tratatzeko konpromisoa hartzen du, baita Estatuak eta Europak gure erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta erabiltzeko ezartzen dituen arauak betetzeko ere.

Beraz, WEB-ORRIAK zorrozki betetzen du Datu Pertsonalak babesteari buruzko 2016/679 Erregelamendua (EB), bai eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea ere.

Erabilera baldintza orokorrak

Baldintza orokor hauek WEB-ORRIA osatzen duten orrialdeen erabilera (sartze hutsa barne) arautzen dute, baita haietan eskura jarritako edukiena eta zerbitzuena ere. WEB-ORRIAN sartzen den pertsona orok bertan uneoro indarrean dauden baldintza orokorrak betetzea onartzen du.

Zer datu jasotzen ditugun eta nola egiten dugun jasotze lan hori

Irakurri Pribatutasun Politika

Konpromisoak eta betebeharrak

Erabiltzailea jakinaren gainean dago eta argi eta garbi onartzen du WEB-ORRIAN sartzeak ez duela ekarriko NKJFI-rekin merkataritza harremana hasterik. Gauzak horrela, erabiltzaileak WEB-ORRIA, haren zerbitzuak eta edukiak erabiliko ditu fede onez, eta indarreko legedia eta ordena publikoa urratu gabe.

Debekatuta dago WEB-ORRIA erabiltzea helburu kaltegarri eta legez kanpokoetarako, baita, edozein modutan ere, kaltea eragin edo haren ohiko funtzionamendua galarazi dezaketenetarako ere. Edukiei dagokienez, debeku da:

  • Haiek kopiatu, banatu eta aldatzea, osorik edo hein batean, legezko titularren baimena izan ezean.
  • Emailearen edo legezko titularren eskubideak urratzea.
  • Merkataritza edo publizitate helburuetarako erabiltzea.

WEB-ORRIA erabiltzean, erabiltzaileak ez du egingo NKJFI-ren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzakeen ezer, ez eta WEB-ORRIA kaltetu, erabilezin bihurtu edo gainkargatu dezakeen edo hura normaltasunez erabiltzea galaraziko duen ezer ere.

Dena dela, erabiltzaileak argi eduki behar du Interneten dauden informatika sistemen segurtasun neurriak ez direla guztiz fidagarriak eta, beraz, NKJFI-k ezin duela bermatu ez dela birusik egongo edota erabiltzailearen dokumentu elektronikoetan eta haien barneko fitxategietan aldaketarik ez dela eragingo.

Segurtasun neurriak

Erabiltzaileak NKJFI-ri ematen dizkion datu pertsonalak datu base automatizatuetan bildu daitezke, edo ez. Datu base horien titulartasuna NKJFI-k dauka modu esklusiboan. Beraz, enpresak bere gain hartzen ditu neurri teknikoak, antolakuntzakoak eta segurtasun neurriak, hain zuzen ere, bertan bildutako informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzen dituztenak, betiere datuen babesari buruzko indarreko araudian ezarritakoarekin bat.

Erabiltzaileen eta NKJFI-ren arteko komunikazioak bide segurua erabiltzen du, eta igorritako datuak zifratuta daude, HTTPS protokoloei esker. Beraz, segurtasun neurri onenak erabiltzea bermatzen dugu, betiere erabiltzaileen konfidentzialtasuna ziurtatze aldera.

Erreklamazioak

Erabiltzaileak erreklamazioak aurkeztu ahal izango ditu. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko du subdepor@navarra.es helbidera, bere izen-abizenak, jasotako zerbitzua eta erreklamazioaren arrazoiak adierazita.

Gatazkak konpontzeko plataforma

Interesatzen bazaizu, jakinarazten dizugu zure erreklamazioak egiteko Europar Batzordeak gatazkak konpontzeko erabilgarri duen plataforma ere erabili dezakezula. Plataforman sartzeko, egizu klik hemen.

Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak

Jabetza Intelektualaren Legean ezarritakoa betez, guztiz debekatuta dago edozein euskarri edo baliabide teknikoren bidez WEB-ORRIAREN edukiak, osorik edo zati batean, kopiatu, banatu edo jendaurrean jartzea (eskura jartzeko modalitatea barne), betiere merkataritza helburuetarako erabiltzen badira eta NKJFI-ren baimena eduki gabe. Erabiltzaileak Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak betetzeko konpromisoa hartzen du.

Erabiltzaileak badaki eta onartzen du WEB-ORRI osoa markek, egilearen eskubideek eta legezko beste eskubide batzuek ere babesten dutela, betiere Espainia alderdi duten nazioarteko hitzarmenekin eta bestelako jabetza eskubide eta Espainiako legeekin bat. Web-orrian, besteak beste, honako eduki hauek biltzen dira: testua, softwarea, edukiak (haien egitura, hautaketa, ordenamendua eta aurkezpena barne), podcastak, argazkiak, ikusentzunezko materiala eta grafikoak).

WEB-ORRIAN eduki jakin bat sartu dela-eta erabiltzaileren batek edo hirugarren batek bere jabetza intelektualaren bidezko eskubideak urratu direla uste badu, horren berri eman beharko dio NKJFI-ri, honako hauek adieraziz:

  • Ustez urratu diren eskubideen interesdun titularraren datu pertsonalak, edo erreklamazioa hirugarren batek aurkeztu badu, noren ordez ari den adierazi.
  • Zein diren jabetza intelektualaren eskubideek babestutako edukiak eta WEB-ORRIAN zein tokitan dauden. Era berean, berariazko adierazpena aurkeztu beharko du, jakinarazpenean emandako informazioak benetakoak izatearen erantzukizuna interesdunak bere gain hartzen duela adierazten duena.

Kanpoko loturak

WEB-ORRIAK beste webgune batzuetarako loturak ematen ditu, baita hirugarrenenak diren edukiak ere, hala nola:

  • Beste blog batzuen edukiak.
  • Tresnak.
  • Baliabideak.

Lotura horien helburu bakarra da erabiltzaileari lotura horietan sartzeko aukera ematea.

NKJFI-k ez ditu inolaz ere bere gain hartuko erabiltzaileak lotura horietan sartzeak eragin ditzakeen ondorioak.

Erabiltzaileak bere webgunea WEB-ORRIARI lotzeko gailu teknikoren bat ezarri nahi badu, WEB-ORRIAren aldez aurretiko baimen idatzia lortu beharko du horretarako. Lotura hori ezartzeak ez du inolaz ere esan nahi NKJFI-ren eta webgunearen jabearen arteko harremanak daudenik, ez eta NKJFI-k bere edukiak edo zerbitzuak onartzen edo onesten dituenik ere.

Bermeak eta erantzukizunak baztertzea

NKJFI-k ez du inolako bermerik ematen eta ez du bere gain hartzen, inolaz ere, honako hauen ondorioz sor daitekeen edozein motatako kalte edo galerarik:

  • WEB-ORRIA edota haren zerbitzuak eta edukiak erabiltzeko, mantentzeko edo behar bezala funtzionatzeko ezintasuna.
  • Edukietan birusak, programa maltzurrak edo kaltegarriak egotea.
  • Legez kontrako erabilera, arduragabea, iruzurrezkoa edo Legezko Abisu honen aurkakoa.
  • Hirugarren batzuek eman eta WEB-ORRIAren erabiltzaileen esku jarri diren zerbitzuen legezkotasun, kalitate, fidagarritasun, erabilgarritasun edo eskuragarritasun eza.
  • WEB-ORRIA legearen aurka edo behar ez bezala erabiltzeak eragin ditzakeen kalteak.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Oro har, NKJFI-ren eta WEB-ORRIAN dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak lege edo jurisdikzio espainiarraren menpe daude, baita Nafarroako auzitegien menpe ere.

Kontaktua

Erabiltzaileren batek legezko baldintza hauen gaineko zalantzarik badu edo iruzkinen bat egin nahi badu, subdepor@navarra.es helbidera jo beharko du.


Azken eguneraketa: 2024eko otsailaren 22an

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.