Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (NKJFI)), besteak beste, kirolean berdintasuna sustatzea du helburu, genero berdintasunaren eta desgaitasunen bat duten pertsonen aldeko ekintza zuzena eginez. Aukerak, gizarte kohesioa eta lan hobekuntzak sortu nahi dira sektore honetan, irauteko bokazioarekin, oinarrizko kirolari, talentua erakartzeari, gazteen eta kirolean baztertuak izateko arriskuan dauden taldeen babesari eta integrazioari lotuta.
NKJFIarentzat funtsezko ardatza da desgaitasuna duten pertsonak kirolean sartzeko programa zehatzak garatzea, desgaitasuna duen edozein kirolari erabat eta eraginkortasunez sar dadin bultzatzeko, oinarrizko kirolean arreta berezia jarrita.
Nafarroako Kirol Jokoen azken edizioan, Nafarroako Kirol Egokituen Federazioaren bitartez, 1.259 gaztek parte hartu zuten urritasuna duten pertsonentzako kirol modalitate ezberdinetan.
2023an, Europar Batasunak- NextGenerationEU finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, kirola eta desgaitasuna helburu zituzten hainbat dirulaguntza ezarri ziren:
2023. urtean zehar hainbat jarduera garatu dira, "Kirola eta Desgaitasuna" dokumentuan laburbilduta.
KONTSULTARAKO ETA INTERESERAKO MATERIALA
Kiroleko desgaitasunari buruzko hizkuntza inklusiboa. (Espainiako Batzorde Paralinpikoa).
Guztientzako informazioa (Inclusion Europe)
Desgaitasuna duten pertsonen kirolari buruzko liburu zuria Espainian (Desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien Espainiako Batzordea)