Sortu dezakegu entrenatzaile gisa WhatsApp talde bat adingabeekin?
Etikoa al da entrenatzen dudan adingabe bati Internet bidez mezu pribatu bat idaztea?
Eta telefono mugikor bat konfiskatu entrenamenduan erabiltzeagatik?
Eta kirol entitate gisa gure taldearen argazkiak igo sare sozialetara?
Galdera asko egiten ditugu teknologiarekin lotuta kirol-talde edo -erakundeen arduradunak garenean, eta, batez ere, inplikatutako pertsonak adingabeak direnean.
Jardunaldi honen helburua da kirol erakundeetako –klubak edo ikastetxeak– entrenatzaileei eta arduradunei baliabideak eskaintzea, entrenatzen dituzten edo erakundeko kide diren haurrekin eta nerabeekin mugikorren edo sare sozialen bidez nola komunikatu behar duten jakiteko aukera emango diena.
Saio teoriko-praktiko honetan, zalantzak argitzen eta galdera horiei erantzuten saiatuko gara, egungo legedian, sen onean eta esparru etikoan oinarrituta, "Adingabeak dituzten kirol-erakundeetan teknologia digitalak arduraz erabiltzeko gida"-ren edukiak aztertuz, baina, batez ere, kirol-inguruneetan gertatzen diren eguneroko egoera horiek azaleratuz.
Edukiak:
Zuzenduta:
Data:
Ordutegia:
Plaza kopurua:
Tokia:
Hizlariak:
Izen-ematea: *Inskripzioak eskaera-hurrenkeraren arabera egingo dira.
Bideoa:
Hitzaldi osoa BIDEO honetan ikus dezakezu.