9/2012 Foru Dekretua, otsailaren 22koa, Nafarroako errendimendu-kiroltzat jotzen da Nafarroako Foru Komunitatearentzat interesgarria den estatuko edo nazioarteko lehiaketa ofizialetan emaitza gorenak lortzera bideratutako kirol-jarduera, bai oinarrizko kirola sustatzeko duen pizgarriagatik, bai ordezkaritza-funtzioagatik.
Nafarroako Kirol Errendimendua Foru Administrazio Publikoak sustatzen du, interes publikoko arrazoiengatik:
Nafarroako kirol federazioak kirol errendimenduko programak garatzen ari dira, eta, horretarako, Foru Komunitateko Administrazioak laguntzen eta dirulaguntzen erregimen baten alde egiten du. Aurten, laguntza hori 78E/2025 Foru Agindua, uztailaren 18koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako kirol federazioei dirulaguntzak emateko deialdi bat, 740.000 euroko zenbatekoa duena, 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitartean kirol errendimenduko programak aurrera eramateko.