Kirol elkartegintza kirol, kultura eta gizarte jardueretan parte hartzea errazteko bide bat da. Nafarroa Europako kirol elkartegintzarik handienetarikoa duen komunitateetako bat da. Klub batek elkartzeko gune bat eskaintzen du.
Kirol klubak irabazi asmorik gabeko elkarte pribatuak dira, berezko nortasun juridikoa eta kirol jarduerak sustatu eta egiteko gaitasuna dutenak.
Kirol jarduera edota jarduera fisikoa bizi kalitate hobea erdiesteko helburuz egiten da. Izan ere, gaitasun funtzional fisiko eta psikikoa hobetzen eta gizarte harremanak garatzen laguntzen du.
Kirol Administrazioak guztiendako kirol ariketa sustatuko du, jardun fisiko libre eta bat-bateko zein antolatua erraztuz. Nafarroako biztanleek bizi kalitate hobea izan dezaten, heziketarekin, sormenarekin, gizarte parte-hartzearekin, berreskuraketa fisikoarekin eta mantentze lanekin zerikusia duten jardueren eskaintza oparoa jarriko du eskura.