Boluntarioen eskubideak
- Euren jardunak iraun bitartean, informazioa, orientazioa eta laguntza jasotzea. Baita agindutako hura betetzeko beharrezko diren baliabide materialak ere.
- Boluntariotza erakundearen eskutik, agindutakoa ongi betetzeko oinarrizko heziketa jasotzea, norberaren egoera pertsonalari egokiturik.
- Berdintasunez, bazterkeriarik gabe, norberaren askatasuna, nortasuna, duintasuna eta nazioarteko hitzarmenetan zein Konstituzioan jasotako gainerako eskubideak errespetatuz tratatuak izatea.
- Hartzen dituen erakundean aktiboki parte hartu ahal izatea. Antolatutako programa edo egitasmoen sorreran, eraketan, gauzatzean eta ebaluazioan parte hartzea, bertako estatutu edo arauei jarraiki eta, horiek hartarako aukera ematekotan, baita boluntariotza erakundearen zuzendaritza edo kudeaketan parte hartzea.
- Jardun boluntariotik zuzenean eratorritako gaixotasun edota istripuengandik babesturik egotea, boluntariotza erakundearen kontura.
- Euren jardunean izandako gastuak boluntariotza erakundeak atzera ordaintzea.
- Boluntariotza entitatearen eskutik, egindako ekarpenak duen gizarte balioaren eta boluntariotza lanetan aritzearen ondorioz barneraturiko gaitasun, abilezia eta trebetasunen aitortza jasotzea.
Boluntarioen betebeharrak
- Hautatutako boluntariotza erakundeekin hartutako konpromisoak betetzea.
- Boluntariotza lanetan aritzean jasotako eta ezagututako informazioak eskatzen duen konfidentzialtasuna gordetzea.
- Boluntariotza lanaren onuradunek edota horrekin zerikusia dutenek eskainitako ordainsari material edota ekonomikoei muzin egitea.
- Boluntariotza lanaren onuradunen eskubideak errespetatzea.
- Behar den arduraz eta solidarioki aritzea.
- Egokitu zaizkion jarduera eta eginkizunak betetzeko boluntariotza erakundeak antolatutako heziketa ekimenetan parte hartzea.
- Egokitu zaizkion jarduerak betetzeko, boluntariotza erakundeak emandako argibideak jarraitzea.
- Boluntariotza erakundeak agiri eta bereizgarriak behar bezala erabiltzea.
- Boluntariotza erakundeak utzitako baliabide materialak errespetatu eta zaintzea.
- Boluntariotza erakundeak dituen segurtasun eta osasun arauak betetzea.
- Norberaren datuen gaineko babes eta erabilerarako arauak betetzea.
Zer ez da boluntariotza zerbitzu bat?
- Noizbehinkako boluntariotza, egituratu gabea eta denbora partzialean.
- Enpresa batean egindako praktikaldia.
- Ordaindutako lana; ez da lanpostu baten ordezko izan behar.
- Aisialdi edota turismoarekin loturiko jarduera.
- Hizkuntza ikastaro bat.
- Lanesku merkearen esplotazioa.
- Atzerrian egindako ikasketa edo lanbide heziketa aldia.
Lotura interesgarriak