Kirola hobetzeko programak banakako kiroletara bideratuta garatu dira, kirol-maila eta -progresio egiaztatua duten baina Nafarroako federazioak teknifikazio-irizpideak betetzen ez dituen kirolarien banakako errendimendua hobetzeko helburuarekin.
Gaur egun, Nafarroako federazio hauen bidez, 450 kirolarik baino gehiagok osatzen dute kirola hobetzeko programa horietako bat:
74E/2023 Foru Aginduak, ekainaren 29koa, ahalik eta kirol-espezialitate gehien errendimendu-programetan sartu ahal izatea sustatzen du. Horregatik, Nafarroako hainbat federaziok teknifikazio edo hobekuntza programak dituzte aldi berean, baita Nafarroako selekzioena ere. Horri esker, Nafarroan ia 1.600 kirolarik jasotzen dituzte beren kirol-errendimenduaren maila handitzea helburu duten programa horiek, estatuko eta nazioarteko emaitzak lortzeko eta hobetzeko.