Kirol federazioek arautzen duten kirol formala da. Federazio bat irabazi asmorik gabeko entitate pribatu bat da eta bere helburuak hari dagozkion modalitate zehatzak sustatu edota zabaltzea dira, emaitzak erdiestearekin batera. Arlo zehatz horren komunitatean aritzen diren klub, kirolari, teknikari eta epaileak biltzen ditu.
Nafarroan 44 federazio ditugu. Horietatik 36 Kirolaren Etxean daude, Aizagerria plazan, 1. zenbakian, Nafarroa Arena pabiloian, El Sadar estadioaren ondoan. Lehiatu nahi duten kirolarientzako leku komuna da, eta modu arautuan garatu nahi dutenentzat, jarduera fisikoa, tresna osasungarri eta aisialdi gisa.
Kirol Etxea, Nafarroako kirolaren erdigunea, kirol federazioen eta kirol-administrazioaren arduradunak bizi diren leku hurbileko eta atsegina da.
Kirolaren Etxea zure etxea da. Kirolean aritu ohi bazara, ez izan zalantzarik eta zatoz gu ezagutzera.
KIROL ETXEKO HARRERA ORDUTEGIA
Astelehenetik ostegunera 09:00etatik 21:00etara.
Ostiraletan 09:00etatik 19:00etara.
Udako ordutegia (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra) 10:00etatik 15:00etara.
INFORMAZIO GEHIAGO
Plaza Aizagerria, 1.
31006 Pamplona/Iruña.
Teléfono: 848427850