(Lehen Laguntzak - 2025ko 2. seihilekoa)
1. SARRERA - HELBURUAK:
Oinarrizko bizi-euskarri eta Desfibriladorea erabiltzeko ikastaroaren helburu nagusia da osasun-laguntzak iritsi aurretik, parte-hartzaileak oinarrizko ezagupenen eta trebetasunen bidez gaitzea, bihotz-biriketako geldialdia duen pertsona bat artatu behar izanez gero.
Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) eta DEA bat erabiltzea oinarrizko prestakuntza duen edozein pertsonaren eskura dago eta osasun-laguntzak iritsi aurretik erabakigarria izan daiteke pertsona baten biziraupena bermatzeko.
2. IKASTAROEN ESKAINTZA:
3. KONTAKTUA - IZEN EMATEA:
Lehen aldiz egin behar baduzu edo birziklatzea egitea tokatzen bazaizu, izena emateko formularioa honetan erreserbatu dezakezu zure plaza.
Galderak edo zalantzak Telefonoa: 848 431593/83 - E-mail: formacionceimd@navarra.es
4. ZUZENDUTA:
Ikastaro hauek osasun-arlokoak ez diren langileei zuzenduta daude, betetzen dituzten eginkizunengatik, bihotz-biriketako geldialdian dauden pertsonei lehen arreta emateko aukera handiagoa baitute, hau da, lehen esku-hartzaileak, entrenatzaileak, gorputz eta kirol-jardueretako monitoreak, kirol-instalazioetako langileak eta abar.
18/2019 Foru Legeko 17. artikuluaren arabera, Nafarroako kirol arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoak, agintzen duenaren arabera, kirol-jardueretan presentzia fisikoa eskatzen duten lanbideren batean aritzen diren pertsona guztiek, boluntarioek barne, 2022ko irailaren 1erako lehen laguntzetako prestakuntza egiaztatu beharko dute.
Honako hauek dira kirolaren berezko lanbideak: 1. Kirol-monitorea; 2. Entrenatzailea; 3. Kirol zuzendaria; 4. Prestatzaile fisikoa; 5. Gorputz-hezkuntzako irakaslea (IBZren bidez egingo dute); 6. Boluntario kontratua duten pertsonak.
5. IKASTARO MOTAK:
6. TOKIA - ORDUTEGIA:
7. IKASTAROAREN EDUKIAK ETA BALIOKIDETASUNAK/BALIOZKOTZEAK:
LEHEN LAGUNTZEN IKASTAROAREN EDUKIAK
8. ZIURTAGIRIA:
Ikastaroa amaitu eta ebaluazio-probak gainditzen dituzten parte-hartzaileek ziurtagiri ofizial bat jasoko dute, ikastaroa egin dutela eta gaikuntza dutela egiaztatzeko. Ziurtagiri hori Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak (KAIMZek) emango du.
9. ERREFERENTZIAKO ARAUDIA:
10. NAFARROAN OBE ETA DEA FORMAKUNTZA EMATEN DUTEN ENPRESEN ZERRENDA:
Ikusi hemen lehen sorospenetako ikastaroa ematen duten Nafarroako erakundeen zerrenda