Aurkezpena

326/2019 Foru Dekretuak Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onartzen ditu eta, hortaz, kirolarekin loturiko politiken inguruko eskumena ematen dio erakunde autonomo horri. Honakoak dira bere eginkizunetariko batzuk:

  • Kirolari dagozkion zerbitzu eta programa zehatzen sustapen, kudeaketa eta jarraipena.
  • Honakoen kudeaketa, mantentze lan eta hornitzea: Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa, “Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazio Zentroa, Guelbenzu Aisialdi Zentroa, Kirolaren Etxea eta Fuerte del Principe Kirol Aterpetxea.
  • Kirol entitateei babes eta diru-laguntzak ematea.
  • Gobernuari eta Administrazioari bere eskumenekoak diren gaien inguruan aholkuak eman eta informazioa helaraztea.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren egiturak honako zuzendaritza organoak izanen ditu:

  • Gobernu Kontseilua
  • Gerentzia Zuzendaritza
  • Kirolaren Zuzendariordetza
  • Garapen Estrategikoaren eta Azpiegituren Zuzendariordetza

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.