Kirolak kirol-ekitaldiak antolatzen dituzten edo ariketa fisikoko eta osasuneko programak dituzten erakundeentzako laguntzak kaleratu ditu

2024/05/14

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak dagoeneko ireki du kirola sustatzeko programetako biri dagozkien laguntzak eskatzeko epea: kirol-ekitaldiak eta -jarduerak antolatzeko deialdia eta igerilekuak dituzten eta ariketa fisikoko eta osasuneko programak antolatzen dituzten klub eta elkarteei zuzendutakoa.

Lehenengo deialdiaren xedea da 2023ko urriaren eta 2024ko irailaren artean egiten diren kirol-ekitaldiak eta -jarduerak finantzatzea. 175.000 euroko zuzkidura du, eta horrelako ekimenak abian jartzen dituzten kirol-klubei, filialetako kirol-klubei eta kirol-sustapenerako erakundeei zuzenduta dago. Helburua da Nafarroako herritarren artean kirol-jarduera sustatzen eta zabaltzen laguntzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeaz eta genero-rolak eta -estereotipoak haustea bultzatzeaz gain.

Alde horretatik, honako gastu hauek lagunduko dira diruz: ekitaldiak sortzen dituen langileen gastuak, kirolari edo kirol-talde garrantzitsuak kontratatzea; arbitrajeen, epaileen eta sarien kostua; garaikurrak, dominak eta sariak; osasun-arreta; hornidura; beharrezko azpiegiturak; kartelak; streaminga; speakerra edo argazki-zerbitzuak, besteak beste.

Laguntzak emateko, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan: ekitaldiaren gizarte-eragina, lehiaketa-maila, parte-hartzea, erabilitako baliabide ekonomikoak, edo ekitaldiaren berezitasuna eta garrantzia. Eskaera bakoitzerako gehieneko zenbatekoa aldatu egiten da ekitaldi motaren arabera, eta 22.000 eurokoa izan daiteke gehienez. Eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira ekainaren 10era arte.

Ariketa fisikoko eta osasuneko programak abian jartzeko laguntzak

Bigarren deialdiak 100.000 euroko aurrekontua du, eta igerilekuak, estalkiak edo aire zabalean dauden klub eta elkarteei zuzenduta dago. Deialdian parte hartu nahi duten erakunde horietako bakoitzak ariketa fisikoari eta osasunari buruzko programa bakarra aurkeztu beharko du. Programa horretan, langile kualifikatuek zuzendutako jarduerak (uretan edo aretoan) edo 18 urte arteko adingabeentzako aisialdiko jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak sartu ahal izango dira, Aste Santuan edo udako denboraldian (campusa, hiri-kanpalekuak...). Dirulaguntzak erakundeak programa abian jartzeko egiten dituen langile-gastuak eta beharrezko kirol-material suntsikorrean egindako inbertsioa estaltzen ditu.

Kasu horretan, zuzendutako kirol-jardueren eskaeren ebaluazioak honako alderdi hauek hartuko ditu kontuan: talde egonkorretako jardueren kopurua, bonoetan, aretoko teknikarien aholkularitza-orduak edo 60 urtetik gorakoentzako, 14-30 urte bitartekoentzako edo desgaituentzako jarduera esklusiboak. Campusen eta hiri-kanpalekuen kasuan, parte-hartzaile bakoitzak egunean zehar egiten dituen gorputz- eta kirol-jardueren iraupenaren arabera emango dira puntuak.

Aurreko kasuan bezala, eskabideak nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira, eta horretarako epea aurtengo maiatzaren 24ra arte dago zabalik.

 Kirolak kirol-ekitaldiak antolatzen dituzten edo ariketa fisikoko eta osasuneko programak dituzten erakundeentzako laguntzak kaleratu ditu

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.