2022. urtean kirol-instalazioak eraberritzeko toki-erakundeei diru-laguntzak emateko deialdia

2022/03/11

Martxoaren erdialdean, NAOn argitaratuko da Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 25eko 14E/2022 Foru Agindu berria. Horren bidez, 2022. urtean kirol-instalazioak eraberritzeko toki-erakundeentzako diru-laguntzen deialdia onartzen da, 300.000 euroko gehienezko gastuarekin.

Inbertsioek aurreikusitako jarduketari aplikatu beharreko araudi teknikoa bete beharko dute, eta 2022ko azaroaren 15a baino lehen amaituta egon beharko dute. Salbuetsita geratuko dira azken 5 urteetan diru-laguntza jaso duten toki-erakundeak eta igerilekuen araudiarekiko egokitzapenak.

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdia NAOn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Onuradun gisa hautatutako toki-erakundeek aurrekontuaren % 60rainoko diru-laguntza jaso ahal izango dute, 60.000 euroko gehieneko mugarekin.

Balorazio- eta puntuazio-irizpideek 40 puntu ematen dituzte gehienez, eta 60 puntu, gehienez, egin beharreko jarduketaren kasuan.

Biztanleriari dagokionez, biztanle-kopurua eta biztanleriaren sakabanatzea baloratuko dira.

Jarduerari dagokionez, inbertsioa eta instalazioaren antzinatasuna berdin baloratuko dira.

Era berean, zer espaziotan jarduten den, irisgarritasuna, genero-ikuspegia eta energia-eraginkortasuna baloratuko dira, inbertsio-ehunekoaren arabera.

300.000 euroak biztanleriaren arabera honela banatzen dira: 60.000 euro 12.000 biztanle baino gehiago dituzten erakundeentzat, 120.000 euro 2.000 eta 12.000 biztanle arteko biztanleria duten erakundeentzat eta 120.000 euro 2.000 biztanle baino gutxiago dituzten erakundeentzat.

Deialdi honek 2022an izango dituen berrikuntzak biztanleriaren sakabanaketari, inbertsioari eta instalazioaren antzinatasunari lehentasuna emateko irizpide objektiboen balorazioan oinarrituko dira. Era berean, irisgarritasunari, genero-ikuspegiari eta jardun nahi den espazioari gehitzen zaizkion irizpide iraunkorren balorazioa gehitu da.


Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.