Kirol Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak (KAIMZ) urriaren 27an, 19: 00etan, solasaldi bat antolatu du Juanín García nazioarteko eskubaloiaren mitoarekin. Berarekin David Rubio, kazetaria eta hitzaldiaren protagonistari buruzko liburuaren egilea egongo da; “JUANIN GARCÍA. Pertsona Artistaren atzean, eskubaloiaren mito bat”. Bertan, bere ibilbidea, esperientzia eta kirol bizitza jorratuko dira. Amaitzeko, solasaldi bat egongo da eta galderen txanda irekiko da kirolariari buruz gehiago jakin nahi duenarentzat.
Espainiako Selekzioaren eta Asobal Ligako golegile nagusi historikoa, Juaninek hiru taldetan garatu zuen bere ibilbide osoa. Ademarren hasi eta 1997 eta 2005 bitarte egon zen. Ondoren Bartzelonan jokatu zuen (2005-2014), BM Logroñon urte bat egon zen (2014-15) eta azkenik, bere jaioterriko Leonera itzuli zen Ademarren berriz jolasteko eta bere ibilbidea bukatzeko (2015-2019).
Juan Antonio Garcia Lorenzanak (Leon 1977), eskubaloiaren munduan "Juanín" bezala ezaguna, izugarrizko palmaresa du:
David Rubio (León, 1977), Kazetaritzan lizentziatua, bere lanbidea literaturarekin uztartu du. La Nueva Crónica egunkariaren sortzaile eta zuzendari izan zen. Hau bere bigarren bibliografia bada ere, hainbat liburu ere idatzi ditu: El aplauso de los chopos, La fuerza de los días, Historias del Ademar, Personajes leoneses, Félix, pan y fútbol, Los cuatro palos del tiempo eta Donde no me llaman.
Eguna: 2022ko urriak 27, osteguna
Tokia: KAIMZ, Kirol Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa (Julián Gayarre kalea, 15) – Areto Nagusia.
Ordutegia: 19:00
Sarrera doakoa edukiera bete arte. Klub edo talde bezala joanez gero , beharrezkoa izango da jakinaraztea 848431593 telefonoan edo asanduad@navarra.es posta elektronikoan.