Popurrí Beti Onak Balonmano Comunitario-Eskubaloi Komunitarioa

Erakundearen izena: Beti Onak Kirol Kluba

Proiektuaren izenburua: Popurrí Beti Onak – Eskubaloi Komunitarioa

Egikaritze-epea: Proiektu honek jada ez du MEDENA zigilua.

Proiektuaren deskribapen laburra:

“Popurrí Beti Onak” talde inklusiboa da, desgaitasuna duten eta desgaitasunik ez duten neska-mutilak elkartzen dituena. Taldeak astean behin entrenatzen du, eta hilean behin topaketa sozio-kirol bat egiten du.

Proiektu honen helburua esperientzia paregabea eskaintzea da, non eskubaloia bizikidetza, errespetua eta norberaren hobekuntza sustatzeko gune bihurtzen den.

Kirol-emaitzetatik harago, Popurrí Beti Onak kirolak oztopoak gainditzeko duen gaitasunaren adibide argia da. Talde hau inklusioa sustatzeko, laguntasuna indartzeko eta pertsona orok eskubaloiaz mugarik gabe gozatzeko espazio bat sortzeko asmoz jaio da. Ekimena aberasgarria da bertan parte hartzen dutenentzat ez ezik, inguruko komunitatearentzat ere; izan ere, kirolean garrantzitsuena elkarrekin partekatzea, ikastea eta haztea dela erakusten du.

Webgunea: https://betionak.eus

Harremanetarako: info@betionak.com

Ekarpenak egiteko kontu-zenbakia: ES41 3008 0069 1919 6452 9729

Popurrí Beti Onak Balonmano Comunitario-Eskubaloi Komunitarioa

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.