Parte hartzeko informazioa

Nafarroako Kirol Jokoak (NKJ) antolatzea NKJFIri dagokio, eta hark Nafarroako kirol federazioen esku uzten du antolaketa orokorra; beraz, federazioek ezarriko dituzte NKJen programan parte hartzeko inskripzio-prozedurak.

Izen-ematea:
NKJen programan Nafarroan eskolaturik dauden edo bertan bizi diren kirolari guztiek hartzen ahalko dute parte, baldin eta Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatuta dagoen kirol klub bateko kideak badira eta 8-18 urte bitartekoak badira, kirol-modalitateen arabera.

Kirol-federazioek, NKJetan parte-hartzaileak inskribatzean, jakinarazi behar diete, NKJek garatu bitartean kirol-modalitateak zabaltzeko eta ezagutarazteko, bideo- edo argazki-grabazioak egingo direla, eta, ondoren, parte hartzen duen kirol-federazioaren eta NKJFIren web-orrian eta sare sozialetan argitaratu ahal izango direla.

NKJetan izena emateak programan parte hartzeko gaitasuna emango du, hala nola kirolariak, ordezkariak, entrenatzaileak, arbitroak. Hori dela eta, ezinbestekoa izango da klub bakoitzak inskripzioan dagozkion datuak sartzea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) ezarritakoaren arabera, kirol-federazioek, NKJen antolatzaile gisa, neurri egokiak hartuko dituzte horien tratamendu konfidentziala bermatzeko.

Tasak eta Gordailuak:
NKJ etako parte-hartzaileek parte hartzeagatiko tasa bakarra ordainduko diete kirol-federazioei, eta ezingo dituzte NKJ araudian ezarritako zenbatekoak baino gastu handiagoak ekarri. Lizentzia emateagatik ordaindu beharreko zenbatekoak ekainaren 30eko 377/2023 Ebazpenean jasota daude. Ebazpen horren bidez, XXXVII. NKJetarako deialdia egin zen.

KONTAKTO
Nafarroko Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak
Nafarroako Arena. Kirol-Etxea 1. Solairua. Aizagerria plaza, 1
31006 IRUÑEA
TFNOA: 848 42 78 29
Posta Elektronikoa: jdn@navarra.es

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.