Osasun laguntza

Osasun laguntza

Parte hartzailearen aseguru motaren arabera, OSASUN LAGUNTZAko bi aukerak honako hauek dira:
1. AUKERA- Osasun-Sistema Publikoko kirolari afiliatu guztientzat (Gizarte Segurantza; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua )

Nafarroako Kirol Jokoetan sartzen diren modalitateetan parte hartzen duten kirolarien osasun laguntza ematea, kirol jardueraren ondoriozkoa betiere, oro har, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagokio. (64/2003 F.A. maiatzaren 15ekoa, Osasun Kontseilariak emana) Ez da osasun laguntzako asegurua kontratatu beharko arlo honetako gertaerak babesteko.

Lesioa edo kirol istripua Gizarte Segurantzako zentroetan artatuko dira; kirol istripua asteburuan izanez gero, ondoren zehaztuko diren erreferentziazko zentroetara joan beharko da.
Erreferentziazko zentroetan aurre-fakturazioak saihesteko, kirolariaren, kirolaren, lehiaketako etabarreko informazioa eta datuak eskatuko zaizkie; horretarako, osasun zentrora iristerakoan kirolariek NKJetako parte-hartzaileak direla egiaztatu beharko dute inskripzio orria eramanez edota Federazioak emandako parte hartzeko baimena aurkeztuz.

Gizarte Segurantzako erreferentziazko zentroak honako hauek dira:

NAFARROAKO OSPITALEA Irunlarrea K., 3.a IRUÑA 948/422100

VIRGEN DEL CAMINO OSPITALEA Irunlarrea K., 4.a IRUÑA 948/429566

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA Santa Soria K.,22.a LIZARRA 948/548000

SOFIA ERREGINA OSPITALEA Tarazona Errepidea z/g TUTERA 948/817000

OSASUNBIDEA SAREKO OSASUN ZENTROAK   

2. AUKERA- Berariazko asegurua duten kirolari guztientzat (MUFACE, MUGEJU, ISFAS, edo besteak):

Lesio edo istripua artatzeko osasun laguntza beraien aseguruaren barne dagoen osasun asistentziako tresnekin eta beraien zentroetan eskainiko da, parte-hartzaile bakoitzak kontratatuko polizari dagokion prozedura jarraituz.

3-ISTRIPU-ASEGURUA. Kirolari guztientzat
NKGI-k kontratatutako istripu-aseguruko polizak  istripuetako heriotza-arriskuak edota galera anatomiko eta funtzionalak babesten ditu.

Estaldurako kondizioen detaile, jarduketa protokolo eta istripu parte eredurari buruzko detaile gehiagorako ondorengo lotura kontsulta daiteke
- Ikusi poliza
Ikusi jarduera-protokoloa
Ikusi istripu-parte modeloa

Programatutako jardueraren erantzukizun zibila, Nafarroako Gobernuak agindutako erantzukizun zibileko estaldura orokorraren barne dago. Arlo honetan istripu izanez gero, kirolariak modalitateko Federazioa kontaktatu beharko du eta honek NKGI-ren bidez expedientea tramitatuko du.

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.