Oinarrizko bizi-euskarri eta desfribiladorea erabiltzeko gaikuntza ikastaroa (Lehen laguntzak)

OINARRIZKO BIZI-EUSKARRI ETA DESFIBRILADOREA ERABILTZEKO GAIKUNTZA IKASTAROA

(Lehen laguntzak 2. seihilekoa)

1. Sarrera - Helburuak:

Oinarrizko bizi-euskarri eta Desfibriladorea erabiltzeko ikastaroaren helburu nagusia da osasun-laguntzak iritsi aurretik, parte-hartzaileak oinarrizko ezagupenen eta trebetasunen bidez gaitzea, bihotz-biriketako geldialdia duen pertsona bat artatu behar izanez gero.

Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) eta DEA bat erabiltzea oinarrizko prestakuntza duen edozein pertsonaren eskura dago eta osasun-laguntzak iritsi aurretik erabakigarria izan daiteke pertsona baten biziraupena bermatzeko.

2. Ikastaroen eskaintza:

IKUSI ANTOLATUTAKO IKASTAROAK

3. Kontaktua – Izen ematea:

Lehen aldiz egin behar baduzu edo birziklatzea egitea tokatzen bazaizu, izena emateko formularioa honetan erreserbatu dezakezu zure plaza.

IZEN-EMATE INPRIMAKIA

Galderak edo zalantzak Telefonoa: 848 431593/84 - E-mail: formacionceimd@navarra.es

4. Zuzenduta:

Ikastaro hauek osasun-arlokoak ez diren langileei zuzenduta daude, betetzen dituzten eginkizunengatik, bihotz-biriketako geldialdian dauden pertsonei lehen arreta emateko aukera handiagoa baitute, hau da, lehen esku-hartzaileak, entrenatzaileak, gorputz eta kirol-jardueretako monitoreak, kirol-instalazioetako langileak eta abar.

18/2019 Foru Legeko 17. artikuluaren arabera, Nafarroako kirol arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoak, agintzen duenaren arabera, kirol-jardueretan presentzia fisikoa eskatzen duten lanbideren batean aritzen diren pertsona guztiek, boluntarioek barne, 2022ko irailaren 1erako lehen laguntzetako prestakuntza egiaztatu beharko dute.

Honako hauek dira kirolaren berezko lanbideak: 1. Kirol-monitorea; 2. Entrenatzailea; 3. Kirol zuzendaria; 4. Prestatzaile fisikoa; 5. Gorputz-hezkuntzako irakaslea (IBZren bidez egingo dute); 6. Boluntario kontratua duten pertsonak.

5. Ikastaro motak:

  1. HASIERAKOA: 3 ordu online Formakuntza: atal hau bideo batzuk ikustea eta 18 galderako ebaluazio-testa egitea datza. Gainditzeko galderen %80 baino gehiago ongi erantzun behar da eta 3 ordu praktika presentziala KAIMZen.
  2. BIRZIKLAPENA: Ikastaro horiek arautzen dituen araudiak eskatzen du 2 urtean behin BIRZIKLAPEN bat egitea, SVB-DEAren gaikuntza eta trebetasunak mantentzeko. Birziklapenen iraupena 2 ordukoa da (presentziala).

6. Tokia - Ordutegia:

  • Atal presentzialaren ordutegiak:
    • HASIERAKOA: arratsaldez 16:3019:30 / goizez: 09:30-12:30
    • BIRZIKLAPENA: arratsaldez 16:3018:30 / goizez: 09:30-11:30
  • Tokia: KAIMZ. Julián Gayarre kalea 15. Iruña
  • Prezioa: Doakoa.
  • Hizkuntza: gaztelania eta euskara
  • Kopurua: 24 pertsona

7. Ikastaroaren edukiak eta baliokidetasunak/baliozkotzeak:

  • Bat-bateko heriotza kardiakoa
  • Biziraupen-katea
  • Helduen eta adingabeen bihotz-biriketako bizkortzea (BBB).
  • Desfibriladore automatikoen eta erdiautomatikoen erabilera (DEA)
  • Gorputz arrotz batek arnasbidea buxatzea, helduengan eta adingabeengan
  • Ebaluazioa.

BALIOKIDETASUNAK

LEHEN LAGUNTZEN IKASTAROAREN EDUKIAK

8. Ziurtagiria:

Ikastaroa amaitu eta ebaluazio-probak gainditzen dituzten parte-hartzaileek ziurtagiri ofizial bat jasoko dute, ikastaroa egin dutela eta gaikuntza dutela egiaztatzeko. Ziurtagiri hori Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak (KAIMZek) emango du.

9. Erreferentziako araudia

  1. 6/2019 Foru Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean kanpoko desfibriladore automatizatuen instalazioa eta horiek erabiltzeko prestakuntza arautzen dituena.
  2. 212/2018 Ebazpena, otsailaren 20koa, Osasuneko zuzendari nagusiarena, KAIMZri baimena berritzen diona kanpoko desfibriladore erdiautomatikoak osasun-eremutik kanpo erabiltzeko prestakuntza-ikastaroak emateko.
  3. 18/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroan kirol arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa.

10. Nafarroan OBE eta DEA formakuntza ematen duten enpresen zerrenda

       Ikusi hemen lehen sorospenetako ikastaroa ematen duten Nafarroako erakundeen zerrenda

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.