Nutrizioa ez da soilik "pisua galtzea" eta ez da modako joera soil batera mugatzen. Askoz gehiago da!
Elikadura egoki eta egokitu batek, bizi-estilo osasungarri baten esparruan kokatuta, errekuperazioa katalizatzen du, bizitasuna ematen du, mikrobiota onuragarria errazten du, gorputz-osaera egokia ziurtatzen du, immunitatea indartzen du, hesteetako osasuna hobetzen du, zelula guztiei funtsezko mantenugaiak ematen dizkie eskasiazko patologiak saihestuz, malgutasun metabolikoa laguntzen du eta errendimendu fisiko eta intelektuala areagotzen du, besteak beste.
Kirolariaren nutrizio-hezkuntzak alderdi garrantzitsuak hartzen ditu barne: hidratazio zuzenaren garrantzia, glukogenoa birjartzea jarduera fisiko gogorra egin ondoren, elikadura egokiena ariketa fisikoa egin aurretik, bitartean eta ondoren, gorputz-osaerarekin lotutako parametro jakin batzuk balioestea eta zuzentzea.
Halaber, aipatuko da baita ere, pisua galtzeak kirolariaren errendimenduan eragina izan dezakeen, koipeak esaten duten bezain txarrak diren, errenditzeko gosari on bat egitea garrantzitsua den, nutrizio-piramidea mundu guztiarentzat baliozkoa den, muskulu-masa irabazteko zer egin behar den, eskuratutako gabeziak konpontzeko osagarriak hartu behar diren edo helburu ergogenikoak dituzten osagarriak hartu behar diren, malgutasun metabolikoa hobetu daitekeen, kirolariaren heste-osasunean nola eragin daitekeen edo nutrizioaren arloko “egiak” zientifikoki balioztatuta dauden.
Zuzenduta:
Data:
Ordutegia:
Plaza kopurua:
Tokia:
Hizlariak:
Izen-ematea: *Inskripzioak eskaera-hurrenkeraren arabera egingo dira.
Bideoa:
Hitzaldiaren bideo HEMEN ikusi dezakezu