Nafarroa, Kirolaren Europako Eskualdea 2027
Nafarroa 2027ko Kirolaren Europako Eskualde izendatu du Kirolaren Europako Hiriburu eta Hirien Elkarteak (ACES Europe). Aitortza horrek agerian uzten du Foru Komunitateak jarduera fisikoa eta kirola osasuna, inklusioa, hezkuntza eta gizarte-kohesioa sustatzeko tresna gisa bultzatzeko duen konpromisoa.
Bereizketa honek erakundeek, kirol-erakundeek, federazioek, klubek, udalek, kirolariek eta herritarrek urte luzez egindako lana aitortzen du, gero eta aktiboagoa, osasungarriagoa eta berdinzaleagoa den Nafarroa eraikitzeko.
Atal honetan Nafarroa 2027ko Kirolaren Europako Eskualde izateko hautagaitzarekin eta izendapenarekin lotutako eduki nagusiak ezagutu ahal izango dituzu. Gaur egun, hautagaitzaren bideo ofiziala eta ACES Europe erakundeari aurkeztutako dosierrak biltzen ditu, eta pixkanaka aitortza horri lotutako informazio, proiektu eta jarduera berriekin osatuko da.
Gaztelaniazko dosierra
05/03/2026
Ingelesezko dosierra
05/03/2026