MEDENA izan nahi dut

HONAKO KIROL PROIEKTU ETA JARDUERA HAUEK JASO DEZAKETE MEDENA GIZARTE INTERESEKO BEREIZGARRIA

  • Kirol jarduerak, prestakuntza, sustapen, osasun eta ikerketakoak, kirol arloan.
  • Kirol jarduerak, beharrizan bereziak dituzten pertsonei bideratuak, haien artean hartuta adindunak, sedentarismotik eta bizimodutik eratorritako patologiak dituztenak, desgaitasuna dutenak, etorkinak eta egoera kolektibo behartsuak.
  • Kirol jarduerak eta programak, oinarrizko kirola eta eskola-adinean sustatzera bideratuak.
  • Kirola sustatzeko, ingurune naturala zaindu eta gordetzeko eta Nafarroako Foru Komunitateko Bideen Sarea lehengoratu eta hobetzeko jarduerak.
  • Kirol autoktono edo tradizionalak berreskuratu eta sustatzeko jarduerak.
  • Ezin izanen dira gizarte intereseko deklaratu, kirol mezenasgoaren ondorioetarako, lehiaketa federatuetan parte hartzeko kirol jarduerak.

Urtero, eskabideak aurkezteko bi epe egonen dira, bata, martxoaren 1etik 31ra eta bestea, urriaren 1etik 31ra

Sartu Izapidean: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/zeinare-bidez-xedaten-baita-kirol-proiektu-eta-jarduerak-interes-sozialekotzat-deklaratzeko-eskaerak-egiteko-prozedura-kirol-mezenasgoaren-ondorietarako

PROZEDURA

13/2023 Foru Agindua, otsailaren 15ekoa, kirol mezenasgo ondorietarako, kirol jardueren eta proiektuen interes sozialeko deklarazioa eskaerak egiteko prozedura ezartzen duena

MEDENA GIZARTE INTERESEKO DEKLARAZIORAKO PROPOSAMENA.

Nafarroako Kirolaren Kontseiluko Batzordeak ekimena ebaluatu, eta Nafarroako Gobernuari proposatzen dio gizarte intereseko deklarazioa ematea edo ukatzea

AURKEZTU BEHARREKO INFORMAZIOA:

Entitate bat bada: estatutuak eta eskatzaileak duen ordezkaritza egiaztatzen duen agiria

Pertsona fisikoa bada: zinpeko deklarazioa, non adierazten baita eskatzailea Nafarroako kirol federazio batean afiliatuta dagoela.

Dokumentazio generikoa:

  • Proiektuaren edo jardueraren deskripzio-memoria.
  • Eskaera egiteko formularioa.

EZARRITAKO IRIZPIDEAK:

  • Garatu beharreko jarduerak gizartean duen eragina, inpaktua edo munta, bereziki begiratuta beharrizan bereziak dituzten pertsonei bideratutako jarduerak, haien artean hartuta adinekoak, sedentarismotik eta bizimodutik eratorritako patologiak dituztenak, desgaitasuna dutenak, etorkinak eta kolektibo behartsuak.
  • Garatu beharreko proiektu edo jarduerak Nafarroako Foru Komunitateko kirol arloko ikerketa, prestakuntza eta sustapenean duen eragina.
  • Oinarrizko kirola eskola-adinean kirol praktika sustatzerakoan duen eragina, kontuan hartuta haien partaidetza maila eta iraupena.
  • Proiektu edo jardueraren izaera berritzailea.
  • Kirola sustatzeko, ingurune naturala zaindu eta gordetzeko eta Nafarroako Foru Komunitateko Bideen Sarea lehengoratu eta hobetzeko jardueretan inbertsioak egiteari begirako balioa eta interesa.
  • Proiektu edo jardueraren aurrekontuaren eta sortutako eraginaren lotura, aurreko irizpideei jarraikiz.
  • Ekarpena egitea emakumezkoen kirolari, kirolean berdintasuna sustatzeari eta kirol arloan genero-estereotipoen aurka borrokatzeari.
  • Nafarroako Foru Komunitatean kirolaren sustapenarekin zerikusia duen beste edozein irizpide.

EBAZPENA

Nafarroako Gobernuak hiru hilabeteko epean ematen du ebazpena, eskabidea aurkezten denetik hasita.

ARGITALPENA

MEDENA proiektu eta jarduera guztiak , https://www.deportenavarra.es/eu/medena-proiektuak webgunean egonen dira ikusgai, kontsultatzeko eta ekarpenak jasotzeko.

GARRANTZITSUA:

a).Kenkariek eta murrizketek ondorioak izan ditzaten, kirol mezenasgoaren pertsona edo entitate onuradunek ekarpenak frogatu beharko dituzte, eta Nafarroako Zerga Ogasunari jakinarazi

b).Kenkarien eta murrizketen aplikazioa bateraezintasunen araubide baten mende egonen da.

Dokumentuak

MEDENA triptikoa

MEDENA triptikoa
08/10/2024

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.