Nafarroko Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (NKJFI), Espainiako Kirolaren Elkartearen (EKE) eskutik, kirolaren eta jarduera fisikoaren esparruko emakumeei zuzendutako prestakuntza ziurtatua antolatu du, doakoa, beren garapen pertsonala eta profesionala sustatzeko.
NKJFIk, EKErekin lankidetzan, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko emakumeentzako prestakuntza-programa bat antolatu du. Horren bidez, kirol-kudeaketako tresnak eta ezagutzak eskuratu ahal izango dira, talentua sustatzen, emakumeen lidergoa bultzatzen eta kirolaren eta jarduera fisikoaren arloan profesionalki aritzen diren emakumeen kopurua handitzen lagunduz.
Ikastaro hau EKEek bultzatzen duen Liderren Sarea Programaren parte da, Sportnet4Women sarearen barruan. Prestakuntza horrek, gainera, aukera emango die parte-hartzaileei sektorearen barruan kontaktu-sare baliotsu bat sortzeko, bakoitzaren ibilbide pertsonala eta profesionala bultzatzen laguntzeko, eta oso baliabide erabilgarriak eskuratzeko, hala nola trebatzeko materialak eta adituen aholkularitza.
Edukiak:
4 modulu:
I. modulua: Soft skills edo trebetasun pertsonalen ikaskuntza
II. modulua: Proiektuen kudeaketa
III. modulua: Arrakasta-kasu inspiratzaileak
IV. modulua: Espainiako kirol-antolaketa
Norentzat:
Jarduera fisikoa eta kirolaren arloko emakumeei zuzenduta dago:
Federazioetako, kirol erakundeetako eta toki administrazioko kirol eta kudeaketa teknikariak
Edozein kirol-modalitatetako kirolariak eta epaileak
Gorputz Hezkuntzako irakasleak.
Kirol Irakaskuntzetako ikasleak.
Modalitatea:
Online
Prezioa:
Doakoa
Ordu kopurua:
20 ordu
Datak:
Irekiera ekitaldia*: apirilak 15, astelehena, 17:30ean (lekua zehazteke dago).
Online prestakuntza (20 ordu): modulu bakoitzak 4 orduko online prestakuntzaren zati bat hartzen du, zure erritmoan eta zure beharretara hobekien egokitzen den ordutegian egin ahal izango duzuna, eta ordu bateko zuzeneko saio bat adierazitako egunean eta orduan.
I. modulua:
Online (4 ordu): apirilak 22tik – maiatzaren 12ra.
Online klasea zuzenean (ordu bat): maiatzaren 8an, asteazkena, 17:30ean.
II. modulua:
Online (4 ordu): maiatzaren 13tik - 26ra arte.
Online klasea zuzenean (ordu bat): maiatzaren 22an, asteazkena, 17:30ean.
III. modulua:
Online (4 ordu): maiatzak 27tik – 9ra.
Online klasea zuzenean (ordu bat): ekainaren 5an, asteazkena, 17:30ean.
IV. modulua:
Online (4 ordu): ekainaren 10etik 19rarte
Online klasea zuzenean (ordu bat): ekainaren 19an, asteazkena, 17:30ean.
Amaiera ekitaldia eta ziurtagiriak ematea*: Lekua, eguna eta ordua zehaztekotan daude
* Irekiera-ekitaldia eta amaiera-ekitaldia presentzialak izango dira, baina ez dira nahitaezkoak izango. Horren garrantzia eta edukia, ikastaroari lotutakoa, kontuan hartuta, parte-hartzaileak gonbidatu eta joatera animatuko dira.
Plaza-kopurua:
80. Plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Irekiera- eta itxiera-egintzaren lekua:
Zehazteke.
Hizlariak:
EKEko ospe handiko profesionalak.
Inskripzioak:* Inskripzioak eskaera-hurrenkeraren arabera egingo dira.
Inskripzioa: https://www.sportnet4women.es/rdl-navarra-eus
Izena emateko epea: apirilaren 12ra arte edo eskainitako plazak bete arte.
Ziurtagiria:
Prestakuntza-ziurtagiria:
% 100eko aurrerapena eLearning plataforman
Gutxienez % 75eko asistentzia zuzeneko eskoletara
Partaidetza-ziurtagiria
% 100eko aurrerapena eLearning plataforman
+Informazioa eta kontaktua:
formacionceimd@navarra.es
848431593