Atal honetan Klub bat eratzeko jarraibideak eta horrekin erlazionatutako informazio guztia aurkituko duzu.
ARAUDIA.-
1. KIROL KLUB BAT INSKRIBATZEA.- Kirol Kluba eratzeko jarraibideak: (Esteka)
1. agiria - Erregistroan inskribatzeko eskaera eredua: (Esteka)
2. agiria -Kirol Klubaren eratze aktaren eredua: (Esteka)
3. agiria - Kirol Kluba eratzeko estatutuen eredua (ehiza modalitatea izan ezik): (Esteka) .
4. agiria - Kirol Kluba eratzeko estatutuen eredua (ehiza modalitatea): (Esteka).
5. agiria -Ordainketa gutuna: (Jarraibideak). (Ordainketa gutunerako esteka).
2. KLUB FILIALA INSKRIBATZEA.- Kirol Klub Filiala eratzeko jarraibideak: (Esteka)
1. agiria - Klub Filiala eratzeko eskaera-inprimakiaren eredua: (Esteka).
2. agiria - Klub Filialaren eratze aktaren eredua: (Esteka).
3. agiria - Klub Filialaren funtzionamendu arauen eredua: (Esteka).
4. Agiria - Ordainketa-gutuna: (Jarraibideak). (Ordainketa-gutunerako esteka).
3. KIROL KLUB BATEKO EDO KIROL KLUB FILIAL BATEKO ZUZENDARITZA KARGUAK BERRITZEA.- Kirol Klubak: Kirol Klubek Nafarroako Kirolaren Erregistroan jakinarazi behar dute beren zuzendaritza karguetan gertatzen den edozein aldaketa (Lehendakaria, Zuzendaritza Batzordeko kideak...). Dagokion inprimakia paperan aurkeztu behar da Erregistro horretan, jatorrizko sinadurekin.
(ZIURTAGIRIA PDF) (ZIURTAGIRIA Word).
Klub Filialak: Klub Filialek, zuzendaritza karguen berri emateko, kargu horiek eguneratuta izan behar dituzte Klub Filialaren sustatzailea den entitate matrizea inskribatuta dagoen erregistroan. Elkarteen erregistroaren kasuan, izapide hori egiteko informazioa eta prozedura hemen daude: esteka.
4 KIROL KLUB BATEN ESTATUTUAK ALDATZEA.-
Atal honetan jasoko dira Kirol Klub baten Estatutuetan gertatzen diren aldaketa guztiak, helbidearen aldaketa izan ezik. Baliagarria da, beraz, lehengo estatutuetan jasotzen ez zen kirol modalitate batean aritzeko asmoa jakinarazteko.
Estatutuen aldaketa inskribatzeko eskaera hilabete bateko epean aurkeztuko da, Batzar Orokorrak aldaketa hori onartu duen egunetik aurrera.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Aldaketa erabakitzeko Batzar Orokorrak egin zuen bileraren akta, edo haren ziurtagiria.(Ikus eredua).
Estatutu berrien testu osoaren bi kopia, Kirol Klubaren ordezkariek sinatuta. Testu horretan, amaieran, eginbide bat jasoko da, bertan adierazteko estatutuen testua idatzi dela Batzar Orokorrak erabakitako moduan, erabaki horren data ere azalduta (Ikus eginbide eredua).
- Tasa ordaintzea: ezarritako tasa ordaindu behar da, Ordainketa-gutuna (Jarraibideak) erabiliz.
- Egoitza aldatzea: Estatutuen aldaketa bakarra Kirol Klubaren egoitzaren aldaketa bada, ez da beharrezkoa estatutuetako testu osoa aurkeztea, aski baita dagokion akta aurkeztea, helbide berria jasotzen duena (Ikus helbidea aldatzeko eredua), eta tasa ordaintzea.
Egoitzaren aldaketan sartzen bada egoitza fiskala ere aldatzea, izapide berean eska daiteke (Ikus helbide soziala eta fiskala aldatzeko eredua), eta jakinarazpena ofizioz egiten da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institututik, Ekonomia eta Ogasun Departamentura. Ondoren, NFZ egiaztatzen duen txartel berria, helbide berria agertzen duena, inprimatuta eskura daiteke Internet bidez, NA+pin, sinadura digitala edo CL@VE erabiliz, esteka honetan: esteka.
Azken aldaketa hori eskatzen ez bada, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan egin beharko da egoitza fiskala aldatzeko izapidea, dagokion inprimakia betez.
5.- KLUB FILIALEN KIROL JARDUERA BERRIEN JAKINARAZPENA.-
Erregistroan beren bazkideen kirol jarduera federatuaren modalitate berri bat inskribatu nahi duten klub filialek horri buruz entitate matrizearen Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakia aurkeztu beharko dute.
Inskripzioa gauzatu ondoren, dagokion federazioari jakinaraziko zaio, kirol jarduera hori aurrera eraman ahal izateko.
6.- BESTE HAINBAT IZAPIDE.-
- Ziurtagiriak ematea: instantzia orokor bat aurkeztuta eskatu behar dira, eta dagokion tasa ordainduta, Ordainketa-gutunaerabiliz. (Jarraibideak).
- Estatutuen ale bikoiztua: instantzia orokor bat aurkeztuta eskatu behar dira, eta dagokion tasa ordainduta, Ordainketa-gutunaerabiliz. (Jarraibideak).
INFORMAZIOA:
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua
Nafarroako Arena. Kirol-Etxea 1. Solairua. Aizagerria plaza, 1
31006 Iruñea
Telefonoa: 848 42 78 55
Fax: 848 42 36 28
Posta elektronikoa: rentidad@navarra.es