Kirolaren erregistroa

Nafarroako Kirolaren Erregistro berria, beharrezko titulazioa duten eta bost lanbide aitortuetan jarduten duten kirol-profesionalei zuzenduta dago: Gorputz Hezkuntzako irakasleak, kirol monitoreak, entrenatzaileak, kirol-zuzendariak eta prestakuntza fisikoko profesionalak. Irailaren 1etik aurrera, jarduera profesional horiek egiten dituzten pertsonentzat nahitaezkoa izango da izena ematea.

Izena ematea Nafarroako Gobernuaren interneteko izapide-katalogo honen bidez egin daiteke. Lotura horretan profesionalek alta eman, datuak aldatu edo baja eman ahal izango dute.

Araudiak salbuesten ditu izena ematetik bost lanbide aitortu horietan jarduten ez duten profesionalak, Nafarroako Administrazio Publikoak kontratatutako Gorputz Hezkuntzako irakasleak eta aipatutako lanbideetan boluntario gisa aritzen direnak. Azken kasu horretan, hala ere, arduradunaren adierazpena aurkeztu beharko dute internet bidezko izapide-fitxa honen bitartez.

Halaber, ezin izango dute izena eman, profesionalak gaitzeko prozesua zehaztuko duen Foru Dekretua argitaratu arte, lanbide horietako batean jarduten duten baina legez eskatzen den gaitasunik ez duten pertsonek. Foru Dekretua onartzen denetik 2025eko abuztuaren 31ra arte, pertsona horiek gaitzea eskatu ahal izango dute, betiere eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Erregistro hau publikoa da, eta edonork kontsultatu ahal izango du Kirol Profesionalen Atala; hala, izena emanda dauden pertsonen berri jaso daiteke eta titulu eta lanbideen arteko loturak ere bai.

Nafarroako Kirolaren Erregistroari buruzko ohiko galderak

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.