Urtero, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak monitore edo entrenatzaileak prestatzeko laguntzen deialdia onartzen du. Aurten deialdi hau (NAO 2025ko ekainaren 11ko 113 aldizkaria), ekainaren 11ko 103E/2026 FORU AGINDUAren bidez onartu da.
Zein helburu dute?
Deialdi honen bidez kirol federazioek sustatuak, otsailaren 5eko ECD 158/2014 Aginduaren arabera, partzialki konpentsatu nahi dira kirol-modalitate bateko epaile edo arbitro edo I., II. eta III. mailetako monitore edo entrenatzaileen prestakuntza-ikastaroetan izena emateak eragindako gastuak, 2025eko urriaren 16tik 2026ko urriaren 15era bitartean amaitu badira.
Norentzat dira?
Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren eta kirol-modalitate edo espezialitate bateko kirol epaile edo arbitro eta monitore edo entrenatzaileen diplomak lortzeko prestakuntza-ikastaroak egin dituzten edo egitea aurreikusita duten pertsonei:
· Kirol modalitate bateko I., II. edo III. mailako kirol monitore edo entrenatzaile titulua lortzeko ikastaroak, kirol federazioek sustatuak, otsailaren 5eko ECD 158/2014 Aginduaren arabera, eta zer erkidegotan garatzen den, hartan kirol arloko eskumena duen organoari erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta.
· Hainbat mailatako epaileen edo arbitroen titulaziorako ikastaroak, Kirolaren Kontseilu Gorenak onartutako modalitateetako kirol federazioek sustatuak. Apartatu horretan onartuko dira, bakar-bakarrik, 100 euro edo gehiagoko matrikula edo inskripzioa duten eskaerak.
Noiz eta non aurkeztu behar dira eskabideak?
Eskaerak foru agindua argitaratu eta hurrengo egunetik (2024ko uztailaren 18tik) 2024ko urriaren 15era arte aurkez daitezke.
Eskaerak Nafarroako Erregistro Orokor Elektronikoan edo Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Erregistroan (Navarra Arena) aurkeztu beharko dira. Kirol Etxea 1. solairua. Aizagerria plaza, 1. 31006 Iruña.
Aurkeztu beharreko agiriak:
· Eskabide-orria (2. eranskina)
· NANaren fotokopia
· Eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. Ez da beharrezkoa izango dokumentazio hori aurkeztea, baldin eta egiaztapen hori egiteko baimena ematen bazaio NKJFIari Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian.
· Inskripzio-agiria, matrikularen zenbatekoa eta inskripzio-data jasotzen dituena.
· Matrikula edo inskripzio gisa egindako ordainketaren egiaztagiria
· Ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiri indibiduala (bloke komuna eta bloke espezifikoa behin gainditu ondoren)
Eskabidearen esteka
Eskaera-fitxara zuzeneko sarbidea: eskaera-izapidea
Informazio gehiago
Kirol Azterlan, Ikerketa eta Medikuntza Zentroa
Julian Gayarre kalea z/g (16 zenbakiaren aurrean). 31005 Iruña
Tfnoa.: 848 431593-85
E-maila: formacionceimd@navarra.es