Zer da?
Kirol Justiziarako Batzordearen helburu da, administrazio bidetik, Nafarroako kirol federazioek hartutako erabakiak aztertzea.
Zeintzuk dira bere eskumenak?
- Nafarroako kirol federazioen eta bestelako kirol erakundeen akordioen aurkako errekurtsoak ezagutu eta ebaztea.
- Kirol diziplinaren ahala duten goi-organoen erabakien aurka eratorritako uziak ezagutu eta ebaztea, errekurtso bidetik.
- Nafarroako kirol antolakuntzako diziplina organoen artean, kirol diziplinaren alorrean arazoen izapidetze edo ebazpenen inguruan sor litezkeen gatazkak, positibo zein negatiboak, ezagutu eta ebaztea.
- Kirol diziplina-espedienteen izapide eta ebazpena eta ofizioz tratatzea hobetsitako kirol diziplinari dagozkion gauza ororen ezagutza, Norberaren ekimenez edo Foru Erkidegoaren Kirol Administrazioak hala eskaturik.
- Arbitraje instituzioaren bitartez, eta interesdunen borondatezko eskari eta mendekotasunez, Nafarroako kirol antolaketako kirol federazioen eta bestelako erakundeen baitan sor litezkeen auzigaiak ebaztea.
- Erregelamendu bidez ezarritako terminoetan, kirolarien eskubideak defendatzea.
Zein dira Batzordea osatzen dutenak?
- Presidentea: Juan Ignacio Zubiaur Carreño jn.
- Presidenteordea: Jesús Mª Faber Ruiz jn.
- Batzordekideak: Esther Gil Beorlegui and. eta Eduardo Sanz Aguirre jn.
- Idazkaria: Esteban Imaz Vacas jn.
Araudia
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=28068
Harremanetarako
Nafarroako Arena. Kirol-Etxea 1. Solairua. Aizagerria plaza, 1.
31006 IRUÑEA
Tel.: 848 42 78 60
Faxa: 848 42 36 28