Kirol Ikerlariaren Saria 2025

Artikuluak aurkezteko epea, ariketa fisikoarekin, jarduera fisikoarekin, hezkuntza fisikoarekin edo kirolarekin lotutako lanentzat, 2025eko Ikerketa Proiektuaren saria eskuratzeko hautagai izan daitezen.

• Lanek bidaltzeko azken eguna: 2026ko urtarrilaren 9a, ostirala
• Bidalketa helbidea: formacionceimd@navarra.es

BALDINTZAK

2025ean argitaratutako artikulua izatea

Ikertzaile nafarra izatea, Nafarroako Foru Komunitatean erroldatuta egotea edo Nafarroako ikerketa-talde batekoa izatea (IDISNA, UPNA, UNAV)

Ikertzaile Nagusi bakoitzeko artikulu bakarra

BALORAZIO-IRIZPIDEAK

• Originaltasuna: aurreko egoerarekiko berritasun-maila (egoeraren azterketa edo state of the art behar bezala justifikatua) eta ikerketa-galderaren berritasunaren identifikazioa.

• Argitalpenaren kalitatea: argitaratu den aldizkaria (pareen arteko ebaluazio-prozesua izatea, lanaren egitura eta metodologiaren kalitatea bermatzeko), indexazioa, inpaktu-faktorea, aldizkariaren kokapena arloan eta aipamenak.

• Ezagutzari egindako ekarpena: lan horrek nola lagun dezakeen Kirol Zientzien arloan ezagutzaren sorrera eta garapena, bai esparru akademikoan.

• Ikerketaren transferentzia eta gizarte-eragina: Nafarroako gizarteari eta beste lurralde batzuei zer eta nola ekarriko dien azaltzea (horretarako zer estrategia egingo diren adieraziz). Ezagutzaren aplikazioari egindako ekarpena hainbat esparrutan, eta ikerketaren eta haren aplikazioaren arteko zubiak ezartzea, pertsonen onurarako.

• Ahalegin zientifikoa: diseinua, laginaren tamaina, kalitatea eta baliozkotasuna, aldagaien kostua, talde bat baino gehiagoren inplikazioa. Finantzatutako proiektuekin lotura (zein, zenbatekoa, proiektu mota).

Kirol Ikerlariaren Saria 2025

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.