Kirol gatazketan bitartekotzarako bulegoa zerbitzu publiko bat da, eskura erraza eta hurbila, pertsona espezializatu batek kudeatzen duena, eta xedea duena kirol gatazken konponketan edo jazarpenaren prebentzioan aholkatzea, esku hartzea edo bitartekotza egitea, baita kirolaren inguruan bizikidetza baketsuaren kultura sustatzea ere.
Alde batetik, bulegoak aholku eta laguntza eskaintzen die gorputz eta kirol jardueretan ari diren talde guztiei, Nafarroako Foru Komunitatean gatazkak, bizikidetza arazoak edo edozein motatako jazarpen edo bortizkeria portaerak pizten direnean gorputz eta kirol jardueren testuinguruan. Bestetik, eta halako gatazka batzuetan, bulegoak bitartekotza eskainiko du, gatazkak konpontzeko metodo bat baita, non pertsona batek gatazkan dauden bi alderen artean esku hartzen duen, beren borondatez bientzat egokia den akordioa aurkitzen laguntzeko. Beraz, bulegoak bi lan ildo ditu:
Biei helduko zaie tartean direnek eskatuta edo, ofizioz, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institututik.
Bulegoa Nafarroako kirol sektore osoarendako da: kirolariak, kidego teknikoko jendea, arbitroak, federazioetakoak, familiak, klubak, kirol erakunde eta elkarteak, eta edozein gatazkatan nahasitako herritarrak.
Beraz, bulego honetara jotzen ahal da aholkularitza eske edo esku esku-hartze eske norbaitek esku artean duen arazoan; aholkurik nahi izanez gero, bulegoarekin harremanetan jarri baizik ez da egin behar; esku-hartzea edo bitartekotza formalki eskatzeko, berriz, ondoko inprimakia erabil daiteke:
mediaciondeportiva@navarra.es
Zuzeneko telefonoa: 848427845
Nafarroako Kirolaren Institutuaren egoitza
Nafarroako Arena. Kirol-Etxea 1. Solairua. Aizagerria plaza, 1
31006 IRUÑEA
Kiro balioen sarien jardunaldia
22/02/2019
Kiroltasunaren Arduradunak
08/01/2019
Kirol-klubek izena emateko fitxa
19/03/2018
Eskabidea
02/11/2017