KIROL-ERRENDIMENDUA JARDUNALDIA. KIROL-EREMUAN LESIOEN PREBENTZIOA (2024/03/04)

Jakina da edozein kirol-jarduera zer onura duen osasunerako, baina, jakina, ariketa fisikoa egiteak lesio bat izateko arrisku inplizitua dakar, eta arrisku hori areagotu egiten da pertsonak kirol-errendimendua ahalik eta maila gehien lortzea helburu duenean. Kirolarien entrenamendu-prozesua eta lehiaketa-planak eten egiten dira askotan lesioen ondorioz, eta, beraz, funtsezkoa da jakitea, ulertzea eta aztertzea zer arrisku-faktorek lagun dezaketen kirolariak min har dezan, eta, ondorioz, ahalik eta gehien minimizatzen saiatzea, bere errendimendua arriskuan ez jartzeko. KAIMZetik prebentziozko berotze poster bat sortu dugu, lesio bat izateko arriskua murriztu nahi duen pertsona orori tresna erabilgarri bat emateko.

Edukiak:

  • Lesioen prebentzioa zer da eta lesio bat izateko arriskufaktoreak zein diren.
  • KAIMZen lan egiteko modua, arriskufaktore horiek minimizatzen saiatzeko.
  • KAIMZeko Fisioterapia Unitateak sortutako beroketaprebentzio proposamena aurkezpena.

Zuzenduta:

  • Edozein kirol-diziplinatako entrenatzaileak, teknikariak, prestatzaile fisikoak, fisioterapeutak, kirol eta jarduera fisikoko profesionalak, kirolariak eta gaian interesa duen edonor.

Data:

  • 2024ko martxoaren 12an, asteartea

Ordutegia:

  • 19:0020:30

Plaza kopurua:

  • Edukiera bete arte

Tokia:

  • KAIMZ. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntza Zentroa. Julián Gayarre (16 zbk aurrean). 31005 Iruña

Hizlaria:

PABLO ZALACAIN

  • Fisioterapiako Gradua. Jarduera fisikoa eta kirola aipamena
  • Kirolaren fisioterapiako eta jarduera fisikora berregokitzeko masterra
  • KAIMZen errendimendu handiko fisioterapeuta

Izen-ematea: *Inskripzioak eskaera-hurrenkeraren arabera egingo dira.

Informazioa:

BIDEOA:

  • Hitzaldia ikusteko HEMEN klik egin.

PREBENTZIO BEROKETAREN POSTERRA:

  • Posterrak edo ariketen programa ikusteko HEMEN klik egin.

 

 

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.