Nafar Gobernuak gai fiskalen inguruko informazioa eskainiko die kirol klub eta elkarteei, online zein aurrez-aurre. Era berean, ordainketa txikiei dagozkien zerga eskaeretariko batzuk malgutuko ditu.
Neurriok Kultura, Kirol eta Gazteria sailen, NKGIren bitartez, eta Ogasun eta Finantza Politikaren arteko elkarlanetik sortuak dira.
Ekimenaren helburua kirol erakundeek gai fiskalen inguruan eskatzen duten informazio eta laguntzari erantzutea da eta, horrekin batera, elkarte eta klub horiei zerga-araudia betetzen laguntzea.
KIROL ENTITATEEN ZERGEN INGURUKO INFORMAZIO BULEGOA
Kirol entitateen zergen inguruko informazio bulegoa irekita egongo da Kirolaren Etxean, 17:00tatik 19:00etara.
Kirol Etxea
Paulino Caballero, 13 - 31002 Iruñea
Tfnoa: 848-427 850
"Gida hau, dokumentu informatiboa da nafarroako kirol entitatearen zerga-betebeharpekoaren ingurukoa. Legearen aldaketaren arabera baita ere kirol entitateek egindako kontsulten esperientziaren arabera errebisatu eta eguneratuko da. Honengatik guztiengatik komeni da gidaren bertsioaren zenbakia egiaztatzea kontsultak egiten direnean".