Zer da kirol babesletza?
Nafarroako Kirolaren Institutuak gizarte interesekotzat jo ditzake zenbait kirol jarduera, zerga-arintze handiak ezarriz, horietan publizitate-inbertsioa areagotzeko. Neurri hori, gainera, finantziazio iturri bat dakarkie kirolari eta talde nafarrei.
Zein dira gizarte interesekotzat har daitezkeen jarduerak?
Enpresa bat naiz. Nola izan babesle?
Ordaindutako kopuruen gaineko Sozietate-Zergaren kuota likidoaren %30 eta %40 artean arinduko zaie enpresei. Berdin ondasunen edota eskubideen emateari eta publizitateak eragindako zerbitzu emateei dagokienez, horiek gizartearen interesekotzat hartutako kirol, kultura eta gizarte-laguntza jardueren babesletza kontratuengatik eratorriak badira.
Sozietateen gaineko Zergaren azken kuota likidotik kentzen ahal diren kantitateak:
» 30.000 €-ra bitarte, hori barne ................................................... %30
» 60.000 €-ra bitart, hori barne ..................................................... %35
» 60.000 €-tik gora, .......................................................................... %40
» Kirola eta Emakumeak proiektuak ............................................ %40
Kirolari bat naiz. Nola jaso babesletza?
Eskaria aurkezteko epea
Gizarte interesekotzat hartua izan dadin eskatzen den jarduera amaitu eta hurrengo urteko ekainaren 30a baino lehen.
Kirol Babesletzarako kontratu eredua
Araudia
Sozietate-zergaren inguruko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legeak babesletzaren gaineko zerga-arintzeak arautzen ditu laugarren kapituluaren bigarren ataleko hirurogeita hirugarren artikuluan.
Kirol jarduerei dagokienez, azaroaren 13ko 356/2000 Foru Dekretuak gizartearen interesekotzat hartuak izan daitezkeen kirol jarduera zehatzak arautzen ditu.
Kirol Babesletza eskuorri interaktiboa
20/01/2021