Beka Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan egingo da, 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean. Aurten deialdi hau 111E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 29koa (243. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 5a).
Beka Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan egingo da, 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean. Aurten deialdi hau 111E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 29koa (243. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 5a).
Zein helburu dute?
Bekaren helburua da unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzea, Nafarroako Gobernuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan arituz ezagutza teorikoa eta praktikoa lor dezaten kirol entrenamenduaren oinarri zientifikoen, lesioen prebentzioaren eta jarduera fisikoak osasunarekin duen loturaren gainean.
Norentzat dira?
Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako graduko unibertsitateko tituludunak prestatzeko beken deialdia.
Noiz eta non aurkeztu behar dira eskabideak?
Eskaerak foru agindua argitaratu eta hurrengo egunetik (2025ko abenduaren 6tik) 2025ko abenduaren 22ra arte aurkez daitezke.
Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetatik edozeinetan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren tokietatik edozeinetan.
Telematika bidez ere aurkezten ahal da:
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluaren arabera onuradun izatea eragozten duten egoeretako batean ere ez egotea.
- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza-bekarik jaso ez izana bi urtez edo gehiagoz.
- Fisikoki ezgaituta ez egotea, eta bekaren xede den prestakuntza-jarduera garatzea eragotz dezakeen gaixotasunik ez izatea..
Eskabidearen esteka
Eskaera-fitxara zuzeneko sarbidea: eskaera-izapidea
Informazio gehiago: Kirol Azterlan, Ikerketa eta Medikuntza Zentroa
Julian Gayarre kalea z/g (16 zenbakiaren aurrean). 31005 Iruña
Tfnoa.: 848 431593-85
E-maila: imarineg@navarra.es