Adingabekoen zaintza eta babesaren inguruan sentsibilizazioa
Adingabea zaintzeko eta babesteko sentsibilizazio ikastaroa aurkezten dizugu. Ikastaro hau kirolera hurbiltzeko eta adingabeentzat kirolak duen garrantzia ezagutzeko lehen urratsa da.Kirolaren munduan adingabeen ingurune seguru eta babestu bat sortzeko balioko du, fisikoki zein psikologikoki garatu ahal izateko. Gainera, entrenamenduetan edo lehiaketetan sor daitezkeen tentsio edo indarkeria egoerak maneiatzen ere ikasiko duzu, betiere zure ardurapeko kirolariak hezten saiatuz.
Helburuak:
• Kirol-inguruneek adingabeentzako seguruak izateko izan behar dituzten ezaugarriei buruz hausnartzea.
• Haurren eskubideak eta bereziki kirol-arloari eskainitako legediak zein diren jakitea.
• Jokabide arriskutsuak identifikatzea eta prebenitzea.
• Kirol-testuinguruetan indarkeriaren aurrean nola jokatu jakitea.
• Eragileen erantzukizunak ezagutzea.
Informazio orokorra: Kirol inguruneetan adingabeekin lan egiten duten pertsonei zuzendua.
Prestakuntza-orduak: 4 ordu.
Iraupena: 2 hilabete dituzu izena ematen duzunetik.
Hizkuntza: Euskera
Diploma: Bai.