Emozioak eta errendimenduarekin lotutako beste egoera batzuk behar bezala ezagutzen, kudeatzen eta erabiltzen ikastea funtsezkoa da kirolariaren ongizaterako eta errendimendua hobetzeko. Nola sentitzen dira kirolariak beren errendimendua optimoa edo azpioptimoa denean? Zein da entrenatzaileen zeregina prozesu honetan? Zer estrategia erabil daitezke kirolariei maila gorenean errenditzeko egoera ezin hobeak lortzen eta mantentzen laguntzeko?
Hitzaldi honen helburua galdera horiei erantzutea da, kirol-errendimenduaren optimizazioa faktore psikologikoen kudeaketa egokiaren eta ekintzan oinarritutako estrategien erabileraren menpe dagoela aztertuz. Hitzaldian marko teoriko-praktiko bat aurkeztuko da, ebidentzia enpirikoz babestua, oinarrizko printzipioak azalduz eta esperientzia horiek optimizatzeko eta kirola egiteko estrategietan sakonduz.
Edukiak:
- Esperientzia psikosbiosozialak eta horiek kirol-errendimenduan duten eragina.
- Emozioak erregulatzeko eta kirola egiteko ikuspegi teoriko-praktikoa.
- Esperientziak eta errendimendua optimizatzeko estrategiak
Zuzenduta:
- Edozein kirol-diziplinatako entrenatzaileak, teknikariak, kirol-arloko profesionalak, kirolariak, psikologoak eta gaian interesatuta dagoen edozein pertsona.
Data:
- 2025ko apirilaren 15ean, asteartea
Ordutegia:
- 18:00-19:30
Tokia:
- Presentziala
Hizlaria:
MONTSE RUIZ: Psikologian doktorea (Kirol Psikologiako espezialitatea), Jyväskyläko Unibertsitatean (Finlandia). Era berean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Psikologiako Masterra du (Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionala), Psikologiako Lizentziatura (Salamancako Unibertsitatea), eta OHOko Irakasleen Diplomatura (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).
Kirolaren eta jarduera fisikoaren psikologiako irakasle titular gisa lan egiten du Kirol eta Osasun Zientzien Fakultatean, Jyväskyläko Unibertsitatean. Bertan, kiroleko autoerregulazioko eskolak edo talde-dinamikak ematen ditu. Ikerketan ere aritzen da, bereziki osasun mentalean eta kirol-errendimenduaren optimizazioan oinarrituta. Bere lan zientifikoaren ondorioz, ikerketak aurkeztu ditu nazioarteko kongresuetan, eta 60 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu, 6 liburu-kapitulu. "Feelings in sport: Theory, research, and practical implications for performance and well-being"[Emozioak kirolean: teoria, ikerketa eta errendimendu eta ongizaterako inplikazio praktikoak] liburuaren egileetako bat da.
Gaur egun, Psikologia Aplikatuaren Nazioarteko Elkarteko (IAAP) Kirolaren Psikologiako Dibisioko presidentea da, baita Finlandiako Kirol Psikologiako Elkarteko (SUPY) eta Finlandiako Psikologia Elkarteko (Psy Li) Kirolaren Psikologiako ziurtapen-batzordeko kide ere.