Elikadura funtsezkoa da osasunerako eta ariketa fisikorako. Edozein nutrizio-estrategia pertsona bakoitzarentzat espezifikoki diseinatu behar da, eta emakume kirolariaren kasuan, haren profil fisiologikoa kontuan hartu behar da batez ere. Ezaugarri batzuek, hala nola, barne-tenperaturaren erregulazioak (termo erregulazioa), elikagaien metabolismoak edo nutrizio-gehigarri batzuen eraginkortasunak lotura zuzena dute hormonen erregulazio-paperarekin.
Hala ere, nutrizio-gomendio gehienak gizonekin egindako ikerketetan oinarritzen dira, eta, horregatik, beharrezkoa da emakume kirolariek duten beharrak espezifikoki aztertzea. Formakuntza honetan, elikadura ziklo hormonalaren fase bakoitzera egokitzen ikasiko da.
Edukiak:
- Emakume kirolaria: profil fisiologikoa
- Nutriziogomendioak
- Nutrizioa eta hormonazikloaren faseak
- Nutriziohezkuntza
Zuzenduta:
- Edozein kirol-diziplinatako entrenatzaileak, teknikariak, kirol-arloko profesionalak, kirolariak, eta gaian interesatuta dagoen edozein pertsona.
Data:
- 2024ko maiatzak 6, astelehena
Ordutegia:
Plaza kopurua:
Tokia:
- KAIMZ. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntza Zentroa. Julián Gayarre (16 zbk aurrean). 31005 Iruña
Hizlaria:
- IGNACIO ESCRIBANO OTT: Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua. Jarduera Fisikoan eta Kirolean doktoregaia. Goimailako kirol-errendimenduko masterra da Espainiako Batzorde Olinpikoan (COE), saskibaloiko goi-mailako titulua (FEB). Baskonia, 1. mailako Saskibaloi taldeko egungo nutrizionista, Halaber, Emakumezkoen Liga 1ean nutrizionista izan da. eta Menuba ® marka zuzentzen du, saskibaloiari aplikatutako kirolnutrizioko proiektu teknologikoa, CEINek mentorizatua.
Izen-ematea: *Inskripzioak eskaera-hurrenkeraren arabera egingo dira.
Informazioa:
Bideoa:
- Jardunaldiaren bideoa HEMEN ikusi dezakezu.