Errendimendu kirolean lau maila daude:
ARAUDIA:
Otsailaren 22ko 9/2012ko Foru Dekretuak Nafarroako Foru-Erkidegoko Errendimenduko Kirola eta Goi-mailako kirolarien zerrenda arautzen du. Aipaturiko Foru Dekretuak Nafarroako Errendimenduko Kirola lau mailatan osatuta dagoela agintzen du: goi-mailako kirola, goi-errendimenduko kirola, hobekuntza-kirola eta oinarriko errendimendu kirola.
NKIko Zuzendari Kudeatzaileak, martxoaren 30eko 240/2015eko ebazpenean adierazita legez, Nafarroako goi-mailako kirol izaera izateko sarbiderako kirol-teknikoak diren betekizunetan aldaketak izango dira; eta Nafarroako kirolari, tekniko eta errendimenduko epailearen izaeren iraupena arautuko da; eta Foru-Erkidegoko kirol Administrazioaren laguntza Nafarroako errendimenduko epaileei, teknikoei eta kirolariei.
Herrigintzako Kontseilariak arautu du, maiatzaren 29ko 329/2015eko Foru Aginduan, Nafarroako goi-errendimenduko kirolera, hobekuntza-kirolera eta oinarriko errendimendu kirolera sartzeko prozedura. Aipatutako Foru Aginduak bere I. Eranskinean hartzen ditu kontuan Nafarroako Goi-errendimenduko, Hobekuntzako eta Oinarriko Errendimendu kiroletako mailetan sarrera izateko zehaztu beharreko baldintza Kirol-teknikoak.
GOI MAILAKO KIROLA
Nola irits daiteke norbait goi mailako kirolari izatera?
Nafarroan errendimenduzko kirolari izatera iristeko gutxieneko neurria, zehazki Goi Mailara bide arruntetik iritsi ahal izateko, honakoa da: Kirolari batek, dela bakarka zein talde bateko kide bezala, lorturiko merezimendua, kirol txapelketa ofizial bakarrean ala zenbaitek osatzen duten multzoan.
Aipatu gutxieneko neurri hori abiapuntutzat harturik, modalitatearen, espezialitatearen eta kirol probaren arteko bereizketa egin beharra dago. Era berean, delako merezimendu aipagarri bat lortzeak daukan zailtasuna erabakitzen duten aldagaien azterketa ezinbestekoa da ere: probaren izaera, proba mota, merezimendu mota, adinaren araberako maila, ordezkaturiko herrialdeen kopurua eta lehiaketa sistema.
ERRENDIMENDU ALTUKO KIROLA, HOBETZE KIROLA ETA OINARRIZKO ERRENDIMENDU KIROLA
Errendimendu Altuko kirolariak honakoak dira: kirolean aritzeko berezko dohaina izanik, emaitzak lortu bai, baina horiek Goi Mailako Kirolean sartzeko modukoak ez dituztenak.
Hobetze kirolariak honakoak dira: Nafarroako selekzioan gazteen, junior edota nagusien mailetan aritzen direnak. Baita Nafarroako kirol federazioen programa berezietan zein Nafarroako Foru Erkidegoko Kirol Administrazioak onartu eta ikuskatzen duen Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan aritzen direnak ere.
Oinarrizko Errendimenduko kirolariak honakoak dira: nazio zein nazioarteko mailan emaitza nabarmenak lortzen dituzten 12 eta 16 urte arteko gazteak, biak barne, honako baldintzaren bat betetzen badute:
GOI MAILA, ERRENDIMENDU ALTU, HOBETZE EDOTA OINARRI KIROLEKO KIROLARI IZATEKO PROZEDURA
GOI MAILAKO KIROLA
ERRENDIMENDU HANDIKO KIROLA, HOBEKUNTZA-KIROLA ETA OINARRIZKO ERRENDIMENDUKO KIROLA
Nafarroako errendimendu handiko kirolean, oinarrizko hobekuntzako kirolean eta oinarrizko errendimenduko kirolean sartzeko prozedura.
HARREMANETARAKO
Kirol Teknifikazioko Bulegoa
Tfnoa. 948 29 26 35 - blanamar@navarra.es
Tfnoa. 948 29 26 34 - apascalr@navarra.es
ERLAZIONATUTAKO ZENTROAK
CENTRO DE ESTUDIOS, INVESTIGACIÓN Y MEDICINA DEL DEPORTE (CEIMD) KIROLAREN AZTERLAN, IKERKETA ETA MEDIKUNTZAKO ZENTROA (KAIMZ)
Tfnoa. 948 29 26 26
jc.lizarazu.lopez@navarra.es
C. T. D. ESTADIO LARRABIDE LARRABIDE ESTADIOA K.T.Z
Sangüesa kalea, 34 – 31005 Iruña
Estadioaren erabilerari buruzko informazioa: Tfnoa. 948 29 12 25
elarrabi@navarra.es
GUELBENZU JOLAS ZENTROA
Guelbenzu kalea, 11 – 31005 Iruña
Tfnoa. 948 29 12 09
crguelbe@navarra.es
PRINTZEAREN GOTORLEKUA (kirolariak)
Goroabe kalea, 36 – 31005 Iruña
Tfnoa. 948 29 12 06
rfprinci@navarra.es
MIGUEL INDURAIN FUNDAZIOA
Kirolaren Etxea - Nafarroa Arena Pabiloia
Aizagerria Pza. 1.a, -1 Solairua
31006 Iruña (Nafarroa)
info@fundacionmiguelindurain.com
http://www.fundacionmiguelindurain.com/index.php