Dominak eta Aipamenak 2025

URREZKO DOMINA

Javier Urriza Torres: pilotaren munduan egindako kirol-ibilbide nabarmen eta bikainagatik. 2002an Iruñean munduko txapeldun izan zen larruzko paletako modalitatean, eta 2006an Mexikon pala motzean; ondoren, erremonte profesionalera igaro zen, eta azken hamarkadan erreferente nagusietako bat izan da, erremonte profesionaleko txapelketan (8) zortzi txapela lortuta, banakako txapelketan beste (8) zortzi eta banakako Masterrean beste (6) sei, beste hainbat lorpenen artean. Gainera, kantxan balioen erreferente ere bada.

2025eko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Domina, kirolaren eta jarduera fisikoen arloan ibilbide luzean zehar, modu boluntarioan eta ordainsaririk gabe egindako aparteko zerbitzuagatik eta merezimendu ukaezinagatik, honako pertsona hauei:

Jordi Celaya Guerrero, Erronkaribarko Kirol Klubeko lanagatik eta Nafarroako Kirol Egokituaren Federazioko zuzendaritza-lanengatik azken 25 urteetan, bereziki kirol-eskoletan eta Nafarroako Kirol Jokoetan egindako dedikazioagatik.

Mª Paz Extremado Ibero, 25 urtez Bisaires Igeriketa Klubeko presidente izan delako, gure erkidegoko igeriketaren garapenean ekarpen nabarmena eginez.

José Ángel Lerga Oronoz, Oberena erakundearen barruan futboleko eta padeleko hainbat funtzio tekniko, zuzendaritza eta antolaketa-lanetan egindako ibilbide luzeagatik.

Roberto Martínez Ibañez, Nafarroan borrokako ordezkari nazional gisa 25 urte baino gehiagoko ibilbide nabarmenagatik, selekzionatzaile izan ondoren Nafarroako Borroka Federazioaren sortzaile eta presidente izateagatik.

José Gabriel Miguel Rueda, arkularitzan ia 40 urtez egindako lan giltzarriagatik, hainbat klubetako sortzaile, kudeatzaile eta teknikari gisa, eta bularreko minbizia izan duten pertsonentzat Arrow Salud proiektua abian jartzeagatik.

Miguel Moreno Narros, Nafarroako Beisbol eta Sofbol Federazioan arbitrajean 32 urte baino gehiagoko ibilbideagatik, bereziki Nafarroako Epaileen Elkargoko presidente gisa.

Epifanio Pegenaute Martínez, patinajearen arloan 25 urte baino gehiagoko lan altruistagatik, hainbat funtziotan A.D. San Juanen, Nafarroako Patinaje Federazioan eta Espainiako Patinaje Federazioan.

Miguel Ángel Ruiz Sasturain, 25 urte baino gehiagoko ibilbideagatik zuzendaritza-lanetan, arbitro gisa eta gaur egun Nafarroako Tiro Olinpikoaren Federazioko presidente gisa.

2025eko Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Domina, kirolaren praktikan edo jarduera fisikoen zuzendaritza, antolaketa, sustapena, ikerketa eta garapenean ibilbide luze eta nabarmena izateagatik, baita ardura bereziko karguetan egindako lan eredugarriagatik ere, honako pertsona hauei:

Lucía García Treviño, Vianako Udaleko Kirol Teknikari gisa egindako lanagatik, udal-kirolaren arloan programa berritzaile askoren bultzatzaile izanik.

Álvaro Sexmilo Ayesa, Nafarroako Tenis Federazioan 40 urte baino gehiagoko gerente lanagatik eta erakundearen funtsezko figura izateagatik.

2025eko Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Domina, kirol-balioetan eta Nafarroaren nazioarteko proiekzioan eragin nabarmena izan duten ekimen eta jarduera eredugarriengatik, honako pertsona hauei:

José Luis Severiano Arcelus Lusarreta, palaren modalitatean egindako ibilbideagatik; 23 urtez selekzionatzaile nazional izan ondoren, pala motz profesionaleko munduko txapeldun eta pilotari handien mentore izan delako.

Amaia Osaba Olaberri, maila nazionalean eta nazioartekoan egindako ibilbide arrakastatsuagatik eta Nafarroako piraguismoaren erreferente izateagatik; goi-mailako kirolariaren aitortza denbora gehien mantendu duen kirolaria da.

Ignacio Perurena Zubitur, harri-jasotzaile gisa egindako ibilbide luzeagatik eta azken urteetako erreferente nagusietako bat izateagatik; 300 kiloko harria (zehazki 308 kg) altxatu duten lau pertsonetako bat da.

Estefanía Unzu Ripoll, maratoi probetan egindako ibilbideagatik, 3 urte baino gutxiagoan 50 maratoi osatuta, eta 100 kilometroko Espainiako errekorra lortzeagatik.

Marta Unzué Urdaniz, emakumezkoen futbol profesionaleko taldeetan 20 urte baino gehiagoko ibilbide bikainagatik (F.C. Barcelona, Athletic eta Osasuna, besteak beste), 4 liga eta 5 Erreginaren Kopa lortuta; gaur egun F.C. Barcelonako enbaxadore ere bada.

Miguel Ángel Urós Murillo, palaren modalitate amateurran egindako ibilbideagatik; Bartzelona 92ko txapeldun olinpikoa, 1990ean Kuban munduko txapelduna eta hainbat aldiz Europako txapelduna paleta larruzko espezialitatean; gainera, 15 urte baino gehiagoz Oberenan teknikari gisa aritu da.

Ohorezko Aipamenak honako erakunde hauei:

San Miguel Pilota Kirol Kluba, 75. urteurrena dela eta.

Beti Onak Kirol Kluba, 75. urteurrena dela eta.

Baztan Kirol Kluba, 100. urteurrena dela eta.

Peña Sport Futbol Kluba, 100. urteurrena dela eta.

Nafarroako Euskal Pilota Federazioa, 100. urteurrena dela eta.

Zilarrezko domina 2025
Zilarrezko domina 2025 1
Zilarrezko domina 2025 2
Zilarrezko domina 2025 3
Roberto Martínez Ibáñez 4
José Gabriel Miguel Rueda 5
Miguel Moreno Narros 6
Epifanio Pegenaute Martinez 7
Miguel Ángel Ruiz Sasturain 8
Lucía García Treviño  9
Álvaro Sexmilo Ayesa 10
José Luis Severiano Arcelus 11
Amaia Osaba Olaberri 12
Ignacio Perurena Zubitur 13
Estefanía Unzu Ripoll 14
Marta Unzué Urdaniz 15
Migue Ángel Urós Murillo 16
Ohorezko Aipamenak 2025
San Miguel Pilota Kirol Kluba 1
Beti Onak Kirol Kluba 2
Baztan Kirol Kluba 3
Peña Sport Futbol Kluba 4
Nafarroako Pilota Federazioa 5

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.