URREZKO DOMINA
Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina da Foru Komunitateak kirol eta gorputz jardueren eskumenen esparruan ematen duen sari gorena.
2024. urtean sari hau María Carmen Rubio Larrioni ematen zaio.
Arkulari gisa egindako kirol ibilbide nabarmen eta distiratsuagatik ematen zaio, Londres 2012ko, Rio 2016ko eta Tokio 2021eko Paralinpiar Jokoetan Espainia arku-tiroan ordezkatzera eraman duena. Munduko Txapelketetan, Europako Txapelketetan eta lehen mailako Nazioarteko Txapelketetan parte hartu du, eta bere palmaresean, 2006ko Europako Txapelketan Urrezko Domina bat du, 2011n Italiako Munduko Txapelketan bosgarren postu bat eta 2013an Thailandiakoan seigarren bat.
Espainian, emakumezkoen arku konposatuko errekor guztiak ditu kirol egokituko Open kategorian, eta hainbat podium lortu ditu desgaitasunik ez duten emakumeen kategoria absolutuan. 1995ean hasi zenetik, ibilbide sendoa eta eredugarria egin du, bere markak hautsi ditu eta munduko emakumezko kirolari nabarmenenen artean kokatzea lortu du.
ZILARREZKO DOMINA
Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Domina ematen zaio, 2024an, jarraian zerrendatzen diren pertsonei, kirol-munduaren eta jarduera fisikoen eta kirol-jardueren arloan aparteko zerbitzu-lana eta meritu kontrastaezina egiteagatik, borondatez eta ordainsaririk jaso gabe, ibilbide luze batean:
- Esteban Baigorri Arriazu: futbola (Fontellas Kirol Elkartea).
- Margari Basarte López: txirrindularitza (Lizarrako Txirrindulari Elkartea).
- Joaquín Esparza Martínez: futbola (Lagunak Udal Zerbitzua).
- Manuel Fernández Largo: halterofilia (Fitero Kluba eta Cintruenigo Kluba).
- Iñaki Galdeano Juanaberria: txirrindularitza (Lizarrako Txirrindulari Elkartea).
- José Garín Sanz: futbola (Ondalan Kirol Elkartea).
- Francisco Javier Garraus Esparza: golfa (Nafarroako Golf Federazioa).
- Fernando Hernández Zorzano: atletismoa (Beste Iruña Kluba).
- Fermín Herrero Palomo: saskibaloia (Altsasuko Saskibaloi Kluba).
- Santiago Iriarte Casales: errugbia (Iruña Rugby Club).
- Juan Cruz Izura Lizoain: Wushu (Espainiako Judo Errege Federazioa).
- Heraclio Jiménez Alba: futbola (Urroztarra Kirol Elkartea).
- José Ignacio Labayen Artazcoz: futbola (Txantrea K.K.E.).
- José Antonio López Chasco: saskibaloia (S.D. Itxako y C.B. Oncineda).
- Rubén Lorente Zamarbide: saskibaloia (C.B. Oncineda).
- Maite Marín García: abiadura-irristaketa (Nafarroako Irristaketa Federazioa).
- Javier San Martín Labairu: futbola (F.C. Bidezarra, UD. Mutilvera, CD. Oberena).
- Miguel Sanz Vega: areto-futbola (Tafallako Ciudad del Cidacos garaikurra).
- Pablo Unzue Gorraiz: atletismoa (Zizur Nagusiko Ardoi Atletismo Elkartea).
- José Manuel Veiga Villegas: esgrima (Esgrimako Nafarroako Kluba).
Era berean, zilarrezko dominak ematen dira, administrazio publikoen kirol-jardueren sustapenean iraupen luzeko ibilbideekin nabarmentzeagatik, honako hauei:
- Soledad Chueca Rodríguez: Buñuelgo Udala.
- Luis Morales Cerdán: Cortesko Udala.
- Catalina Viedma Feligreras: Aranguren Ibarreko Udala.
Azkenik, zilarrezko domina ematen zaio, kirol-balioetan eta Nafarroako proiekzioan izandako ibilbide nabarmenagatik:
- Raúl García Escudero: futbola
ZILARREZKO DOMINA JASO DUTEN MEREZIMENDUAK
OHOREZKO AIPAMENAK
Ohorezko aipamenen kasuan, Nafarroako kirolaren alde garrantzitsuak izan diren kirol jarduerak edo ibilbideak baloratzen dira.
2024an, kirol-erakunde gisa 50., 75. edo 100. urteurrena bete izanagatik, Ohorezko Aipamen hauek ematen dira:
- Boscos Mendi Kluba: 1974an sortu zenetik Naturan jarduerak sustatzen egindako lanagatik, aurten 50. urteurrena ospatuz.
- La Peña Kirol Kluba: 1949an sortu zenetik futbola zabaltzen egindako lan garrantzitsuagatik, 75. urteurrena ospatuz.
- Nafarroako Saskibaloi Federazioa: kirol horren sustapenean egindako lan garrantzitsuagatik, 75. urteurrena ospatuz.
- Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioa, 1924tik kirol horiek sustatzen egindako lan garrantzitsuagatik, 100. urteurrena betez.
2024ko URREZKO DOMINA
2024ko ZILARREZKO DOMINAK
OHOREZKO AIPAMENAK 2024