Entrenamendu fisiko erregularrak hainbat egokitzapen fisiologiko eragiten ditu, kirol-errendimendua hobetzen dutenak, eta alderantziz, entrenamendua bertan behera uzteak edo asko murrizteak egokitzapen horiek partzialki edo erabat galtzea dakar, kirol-errendimendua arriskuan jarriz. Kirolarien entrenamendu-prozesua eta lehiaketa-planak eten egiten dira, askotan gaixotasunagatik, lesioengatik, denboraldien arteko atsedenaldiengatik edo jarduera fisikoaren ohiko mailak murriztea edo etetea ekar dezaketen beste faktore batzuengatik. Horrela, garrantzitsua da gaitasun fisiologikoetan eta kirol-errendimenduan gertatzen diren aldaketen ondorioak identifikatzea eta mekanismo erantzuleak ulertzea (Iñigo Mujika 2010).
Edukiak:
Zuzenduta:
Data:
Ordutegia:
Plaza kopurua:
Tokia:
Hizlaria:
Heziketa Fisikoan lizentziaduna Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean, Ariketa fisiko eta kirolaren zientziatan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean eta Ariketa muskularraren biologian doktorea Frantziako Saint-Etienneko Jean Monnet Unibertsitatean.
200 argitalpen baino gehiago egin ditu aldizkari espezializatuetan, 8 liburu eta nazioarteko 450 hitzaldi baino gehiago eman ditu.
Australiako Kirol Institutuko fisiologo seniorra izan da, Australiako Triatloiko taldeko hautatzailea, Euskaltel Euskadi Txirrindularitza Taldeko Fisiologia eta Entrenamenduko arduraduna, Bilboko Athletic Clubeko Ikerketa eta Garapeneko arduraduna eta Espainiako Igeriketa Federazioko Kirol Zientzietako eta Errendimenduari Laguntzeko koordinatzailea.
Gaur egun, Japoniako Kirol Errendimendu Handiko Zentroko aholkularia da, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle elkartua, Txileko Finis Terrae Unibertsitateko irakaslea eta International Journal of Sports Physiology and Performance-ko editore elkartua.
Izen-ematea: *Inskripzioak eskaera-hurrenkeraren arabera egingo dira.
Información: