Nafarroako Kirolaren Institutua elkarlanean ari da bela-eskolako kanpainarekin, Nafarroako Bela Federazioari zuzendutako diru-laguntza izendun baten bidez, kanpaina hori antolatu, kontrolatu eta garatzeko.
Bela kanpaina Allozko urtegian egiten da eta jarduera programa erakargarria eskaintzen du:
- Kirol jarduerak ur ingurunean: Belaren hastapenen inguruko ikastaroa, ontzi prestaketa, korapiloen ezagutza, etab.
- Lurreko jarduerak: ikasleek Aritzaleku kanpinean (Lerate) egiten dituzten bost egunetan elkarbizitza balioak sustatzea dute helburu nagusi.
- Gaueko jarduerak: batik bat jolasak eta talde integrazioari dagozkienak.
Ezaugarriak
- Antolatzailea: Nafarroako Bela Federazioa
- Datak: martxoa, apirila, maiatza eta ekaina.
- Aukerak: Optimist, Vaurien eta Raquero
- Nori zuzenduak:
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak.
- DBHko 1. eta 2. mailak.
- Gaitasun fisikoa, psikologikoa edota zentzumenak murrizturik dauzkaten eta eskola-adinean dauden ikasleak.
- Iraupena: 5 egun (astelehen goizetik ostiral arratsaldera)
www.velaescolar.com