Proposamenak honako esteka honetan aurkez daitezke:
https://forms.gle/X13qEK72ZsCi1gLo9
Eskola-adineko kirola eta jarduera fisikoa hezkuntzarako, sozializaziorako eta garapen pertsonalerako tresna dira, eta errespetua, kiroltasuna, ahalegina, bizikidetza, berdintasuna, inklusioa, elkartasuna eta laguntasuna bezalako balioak lantzeko aukera ematen dute.
Nafarroako Kirol Jokoen programaren araudiaren arabera (ekainaren 29ko 430/2026 Ebazpena), 4.d) atalean, Balioen sustapena:
Nafarroako Kirol Jokoak adingabeei zuzendutako kirol-jarduera izanik, hezkuntza- eta prestakuntza-alderdiak funtsezko zutabe izan behar du. Kirol-eragile guztiek (federazioak, klubak, teknikariak, arbitroak eta familiak) elkarlanean jardun beharko dute balioak sustatzeko eta kiroleko indarkeria prebenitzeko.
Parte hartzen duten federazioek konpromisoa hartuko dute NKJFIk helburu horiek lortzeko bultzatutako ekintza, plan eta kanpaina guztietan laguntzeko. Hala, hitzarmenaren klausuletako batean federazio bakoitzak Nafarroako Kirol Jokoetan balioak sustatzeko duen konpromisoa jasoko da, honako printzipio gidari, neurri eta ekintza hauei jarraituz.
Sari hauen helburua da batzuetan kirol-emaitzen itzalean geratzen diren jokabide eta jarduerak balioestea, eskola-adineko kirolaren oinarri izan behar duten printzipioak modu eredugarrian islatzen baitituzte.
Baldintzatua
15/09/2026