Kirol Babesletzaren Sarien laugarren edizioak sari bat eta aintzatespen batzuk eman zituen, Nafarroako enpresek babesaren bidez kirol profesionala eta afizionatua bultzatzeko egiten duten lana balioesteko. 2025an, honako sari hauek eman dira:
- Babesle leial eta urtetsua: Maquinaria y Servicios ECA. Enpresak 15 urte baino gehiago eman ditu S.C.D.R. Anaitasunaren eskubaloiari babesa ematen, eta gaur egun Club Malkaitz eskubaloi taldearen babesle nagusia da. Gainera, 25 urtetik gora daramatza Beste Iruña klubari laguntzen, bereziki proba ezagunetan: Media Maratón eta San Silvestre..
- Emakumezkoen kirolaren babeslea: Replasa Advanced Materials S.A., enpresarentzat izan da. Enpresa hau da Replasa Beti Onak emakumezkoen eskubaloi taldearen babesle nagusia.
- Kirol autoktonoaren babeslea: Adania Gestión S.L. 2013tik etenik gabe Nafarroako Pilota Federazioarekin elkarlanean aritu da, eta horrek aukera eman du euskal kirol tradizional horren ikusgarritasuna eta jarraikortasuna indartzeko.
- Jarduera anitzeko babeslea: Jaylo, Enpresaren ibilbidea oso anitza izan da: Club Atlético Osasuna bezalako klub profesionalak babesteaz gain, Club Ciclista Urbasa edo Ríos Pádel Kirol Elkartea bezalako ekimenekin ere aritu da.
- Eskualdeko babeslea: Construcciones Mariezcurrena, Enpresak lau hamarkada baino gehiago daramatza etenik gabe Malerreka eta Baztan-Bidasoa eskualdeetako kirolari babesa ematen.
Enpresa horiek Nafarroako kirolari ematen dioten laguntzaren xehetasuna babesleen merezimenduen 2025ko dokumentu honetan jasotzen da.
Sari hauek emateak aukera ematen du enpresa babesleak publikoki aintzatesteko eta Nafarroako kirolari ematen dioten babesa agerian uzteko, enpresa-munduaren eta kirol-munduaren arteko topaketa bultzatuz. Nafarroako legediak babesa ematen die enpresa babesleei, zerga-arinketak aurreikusten baititu kirol-jardueretako publizitate-inbertsioetan, eta hori finantzaketa-iturria da kirol-sektorearentzat: klubak, federazioak, kirolariak edo ekitaldiak.