ARIKETA FISIKOA: ALIATU HANDIA MENOPAUSIAN (2024/11/06)

Menopausia prozesu fisiologiko bat da, eta bertatik igarotzen dira munduan dauden emakume guztiak. Menopausian, aldaketa hormonalak saihestezinak dira. Estrogeno-mailek behera egiten dute emakumearen gorputzean, eta horrek areagotu egin dezake bihotzeko gaixotasunak, osteoporosia eta bestelako osasun-arazoak izateko arriskua.

Zientifikoki egiaztatuta dago ariketa fisikoak arrisku horiek prebenitzen edo murrizten laguntzen duela: hezurrak eta muskuluak indartzen ditu, osasun kardiobaskularra hobetzen du, gaixotasun kronikoak kontrolatzen laguntzen du, etab.

Hitzaldi honetan kirolaren munduan generoari heltzeko beharra azpimarratuko da. Garrantzitsua da emakumeak eta gizonak desberdin entrenatu behar direla ulertzea, desberdintasunak nabarmenak baitira, ez bakarrik morfoestrukturalak, baizik eta garrantzitsuena, fisiologikoak.

Ekitatetik lan egin behar da, eta pertsona bakoitzari behar dituen lan-bolumenak, intentsitateak eta entrenamendu-dentsitatea eman behar zaizkio, morfologiaren, sexuaren eta hormona-unearen arabera. Horrela bakarrik lortuko da kirolari bakoitzaren maximoa ateratzea, gizon zein emakume izan, kalte potentzialak minimizatuz eta haien prestazio fisikoak eta, beraz, onura pertsonalak eta kirol-errendimendukoak esponentzialki handituz.

Edukiak:

  • Definizioa eta sailkapena
  • Prozesu fisiologikoa
  • Sintomatologia posiblea
  • Sintomatologiari heltzea: gomendatutako ariketa fisikoa

Zuzenduta:

  • Edozein kirol-diziplinatako entrenatzaileak, teknikariak, jarduera fisikoko eta kiroleko profesionalak, kirolariak eta interesa duen edozein pertsona.

Data:

  • 2024ko azaroak 6, asteazkena

Ordutegia:

  • 18:30-20:15

Plaza kopurua:

  • Edukiera bete arte

Tokia:

  • KAIMZ. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntza Zentroa. Julián Gayarre (16 zbk aurrean). 31005 Iruña

Hizlariak:

  • Lidón Soriano. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea. fisioterapeuta zoru pelbiseko espezialista, Erizaintzan diplomatua eta magisteritza gorputz heziketan diplomatua.

Izen-ematea: *Inskripzioak eskaera-hurrenkeraren arabera egingo dira.

Epea: urriaren 28tik azaroaren 5era

Inprimakiaren bidez IZENA EMATEA HEMEN

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.