Otsaileko lehen astean Paula Remirez taekwondista profesionalak Jose Mª Huarte ikastetxea bisitatu zuen.
Paula Tokioko joko olinpikoetan epaile gisa parte hartu duen Nafarroako taekwondo txapelduna da, DYAko boluntarioa izankoa, eta 2017an San Ferminetako txupinazoa jaurtitzeko ohorea izan zuena.
Bi egunetan zehar bere esperientzia zabala kontatu die ikasleei, osasun eta kirol aholkuak eman dizkie, eta bizitza osasuntsua izatera animatu du. Gainera, hezkuntza-komunitateak elkarrekin praktikan jarri eta gozatu dituen hainbat jarduera eta aholku proposatu ditu.