Otsailaren 17an Macarena Sans eskubaloi jokalari profesionalak Urrotz-Hiria Ikastetxe Publikoa bisitatu zuen. Macarenak ikasle eta irakasleekin partekatu zuen bere esperientzia, Argentinan hasi zenetik Beti Onak taldearekin fitxatu eta Atarrabiara joan zen arte. Nabarmentzekoa da Munduko Txapelketetan eta Olinpiadetan parte hartu zuela. Gainera, gure ametsen alde borrokatzearen eta amets horiek lortzeko ahalegintzearen garrantzia transmititu zuen. Gero, pazientziaz erantzun zien zalantza guztiei, eta ez ziren gutxi izan.
Hitzaldiaren ondoren, eskubaloiko entrenamendu bat egin zuten patioan, eta bertan, Macarenak transmititu zuen neskek eta mutilek berdin joka dezaketela, eta jolasaren gainetik errespetuaren, laguntasunaren eta joko garbiaren balioak daudela.