Kirol-nutrizioaren periodizazioa

2017/11/08

Hitzaldi honetan, Asker Jeukendrup doktoreak kritikoki aztertuko ditu nutrizio-entrenamenduaren metodo desberdinak. Horietako baten bat puri-purian dago. Hauxe: entrenatzea giharrean edo gibelean karbono-hidratoen erreserba baxuekin edo altuekin, dieta zetogenikoekin, errekuperazioan karbono-hidratorik ez hartzea, lo egitea afarian karbono-hidrato oso gutxi hartu ondoren, entrenatzea entrenamenduan eta lehiaketan zehar konposizio desberdineko elikagaien bolumen handiak eragozpenik gabe hartzera ohitu dadin hestea edo entrenatzea deshidratazio-egoeretan, giro-tenperatura handiko egoeretan lehiatzera ohitu dadin. Azkenik, osagarri ergogeniko nagusien ondorioak aztertuko dira. Osagarri horiek balio dute gehiago entrenatu eta kirol marka hobetzen laguntzeko edo, dosi txikietan edo une desegokietan hartuz gero, marka hori okertzeko.

Hizlaria:
ASKER JEUKENDRUP, doktorea holandarra da. Loughborough-eko (Ingalaterra) Unibertsitateko irakasle honek esperientzia eta ospe handia du kirol-nutrizioko ikertzaile moduan. Kirol-nutrizioko ikertzaile onenekin batera 180 artikulutik gora idatzi ditu eta, orobat, esperientzia praktiko handia du goi mailako kirolarien aholkulari lanetan. Esate baterako, Holandako Batzorde Olinpikoko eta Rabobank ziklista-taldeko kontsultorea eta nutrizionisten burua da. Era berean, CORE NutritionPlanning LL-ko nutrizio eta entrenamendurako webguneko sortzaileetako bat da.

Tokia eta Ordua:
Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa
Zangoza kalea, 34 (Larrabide estadioa) 31005 Iruña. 18:30

Izen-ematea:

Izen-ematea doakoa da (tokiak mugatuak).
Jardunaldira joan nahi bada, aldez aurretik bertaratzea ziurtatu behar da azaroaren 14a baino lehenago,
848 431583 telefonora deituz edo agonzdec@navarra.es helbide elektronikora idatziz. Dena dela, datu
hauek eman behar dira:
- Izen-deiturak:
- Tel.: / Posta elek.:
- Lotura jarduerarekin:
- Bat-bateko itzulpena behar da? (Ingelesa-Gaztelania):

Informazioa:
Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa
Zangoza kalea, 34 (Larrabide estadioa) 31005 Iruña
Telefonoak: 848 431583 / 84
Posta elek: jibaneza@navarra.es

Kirol-nutrizioaren periodizazioa

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.